Pular para o conteúdo
Publicidade

Amor de casal

Por Bíblia Online

O amor de casal é celebrado na Bíblia como dom sagrado. O Cântico dos Cânticos exalta a beleza do amor conjugal — íntimo, exclusivo e forte como a morte.

Çure bihotzaren gainean eçar neçaçu ciguilu bat beçala, ciguilu bat beçala çure besuan: ceren amodioa hazcar baita herioa beçain; amodioaren eraguindura gogor ifernua beçain, eta haren lamec erretzen baitute su eta gar lamec beçala.

Ur handiec ecin iraungui dute amodioa, hibaiec ez dute ithoco: guiçonac amodioa gatic eman baletza ere bere etcheco ontasun guciac, uste luque oraino deusguti eguin luqueela.

Eritu duçu ene bihotza, oi ene arreba, ene esposa, çure begui batez eta çure lephoco ile-cuscula batez.

Usainez balsamuric hobeenen garai. Çure icena da olio ixuria iduri horren gatic nescatcha gasteec maithatu çaituzte çu.

Çurequin eraman neçaçu: çure ondoan laster eguinen dugu çure balsamuen usainera. Erreguec sarraraci nau bere guela-barnetan: jausico gare eta bozcariaturen çu baithan, orhoituric çure bulharrac arnoa baino goçoagoac direla: bihotz-çucenec maite çaituzte.

Ai cein ederra çaren, ene bihotzecoa, eta berreguina! Gure ohea gucia loreztatua da.

Cedroz dira gure etcheco çurac, gure bobedac ciprez.

Jainco Jaunac erran çuen berriz: Ez da on guiçona içan dadien bakar: eguin dioçogun lagun bat bere iduricoa.

Eta Jainco Jaunac Adami kendu cioen saihets-heçurretic eguin çuen emaztequia: eta erakarri cioen Adami.

Eta Adamec erran çuen: Huna orai ene heçurretaco heçurra eta ene haraguico haraguia; hau deithuco da guicema, ceren guiçona ganic atheratua baita.

Horrengatic guiçonac utzico ditu bere ait-amac, eta iratchiquico da bere emazteari, eta bia içanen dira haragui batean.

Emazte on bat atzeman duenac, ontasun bat aurkitu du, eta Jauna ganic ardietsco ditu goçoac.

Emazte on bat iraizten duenac, ontasun bat hastancen du; bainan berce baten emazte lohia daducana, çoroa eta tzarra da.

Çure çaina bedi benedicatua, eta boz çaiteci çure gaztetasuneticaco emaztearequin.

Hura içan bequiçu hala-nola oren ama maite-maitea, hala-nola oren ume gogocoena: noiz-nahi hordi betzazte haren bulharrec; haren amodioan bethi har betzatzu çure gogo guciac.

Cergatic, ene semea, emazte atzeaz utzico duçu balacatzera çure burua, eta goço hartuco duçu çurea ez denaren bulharren artean?

Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.

Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:

Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:

Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.

Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.

Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.

Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:

Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.

Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic.

Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic.

Eta bia balin badira lotan, elkar berotuco dute; nola berotuco da bakarra?

Eta baldin hequietaric bati nausitzen baçaio norbait, biec huni buru eguinen daroete; nekez trencatzen da hirur phirutaco soka.

Hura eta çu ez othe çaituztete batec eguin, eta hura ez othe da haren hatsetic guelditua? Eta eguile harec cer galdatzen du berceric baicic-ere Jaincoaren umeac? Beguira çaçue beraz çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen gaztaroco emaztea.

Guiçon bat ezcomberri denean, ez da guerlara goanen, eta ez diote herrico cargüetaric gainera emanen, bainan bere etchean egonen da hobenic gabe, boz dadiençat urthe batez bere emaztearequin.

Seja o primeiro