Publicidade

Arca da aliança

Por Bíblia Online

A Arca da Aliança era o símbolo mais sagrado de Israel — representava a presença de Deus no meio do seu povo. Sobre ela brilhava a glória do Senhor entre os querubins.

Setimezco çurez eguiçue arka bat, ceinaren lucetasuna içanen baita bi beso eta erdi, çabaltasuna beso bat eta erdi, goratasuna bardin beso bat eta erdi.

Eta barnetic eta campotic urheztatuco duçu urhe garbienetic: eta gainean eguinen dioçu urhezco koro bat inguru gucian,

Eta lau urhe-erreztun, arkaren lau izquinetan eçarrico ditutzunac: bi erreztun sahets batetic eta bia bercetic.

Halaber eguinen dituçu hagac setim çurez, eta urhez estalico dituçu:

Eta sarthuco dituçu arkaren sahetsetan diren erreztunetaric, arka hequietan erabilcecotzat.

Hagac egonen dira bethi erreztunetan, eta ez dira hequietaric behin-ere atheratuco.

Eta arkan eçarrico duçu nic çuri emanen darotzudan lekucotasuna.

Eta eguinen duçu propiciatorio bat urhe garbienetic: içanen da bi beso eta erdi luce, eta beso bat eta erdi çabal.

Orobat eguinen dituçu urhe beratic bi querubin propiciatorioaren bi buruetan.

Querubin bat içan bedi sahets batean, eta bercea bercean.

Eta estal betzate propiciatorioaren bi sahetsac, hegalac hedatuz, eta oraclea itzaliz, eta elkarri beguira beçate, beguitharteac itzuliz propiciatoriora ceinac estalico baitu arka,

Eta huntan eçarrico baituçu nic emanen darotzudan lekucotasuna.

Eta handic manatuco dut, eta propiciatorioaren gainetic, eta lekucotasuneco arkaren gainean içanen diren bi querubinen artetic, erranen darozquitzut Israelgo semeei, çure arartecoz, gaztiatuco diozcatedan guciac.

Beseleelec halaber setim çurez eguin çuen arka, ceinac baitzituen bi beso eta erdi lucera, beso bat eta erdi çabalera; goratasuna ere beso bat eta erditacoa içan çuen; eta hura estali çuen campotic eta barnetic urhe garbienarequin.

Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:

Lehembicico hilabetheco lehen egunean, lekucotasuneco tabernaclea jarrico duçu,

Eta barnean eçarrico dioçu arka, eta hunen aitzinean bela hedatuco duçu.

Eta mahaina eçarri çuen lekucotasuneco tabernaclean, ipharreco aldetic, belaz campoan,

Proposicioneco oguiac Jaunaren aitzinean xuxenduric, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.

Eta Moise batasuneco tabernaclean sarcen cenean, oraclearen consultatzera, propiciatoriotic minçatzen citzaioenaren boça aditzen çuen, propiciatorioa baitzen lekucotasuneco arkaren gainean bi querubinen artean, eta handic heldu citzaioen Moisi minçoa.

Abiatu ciren beraz Jaincoaren menditic hirur egunen bidean, eta Jaunarequilaco batasuneco arka goaten cen beguien aitzinean, hirur egun hequietan campa-lekuac bereciz.

Jaunaren hedoi bat ere hequien gainean egoten cen egunaz, bidean cihoacenean.

Eta arka goratzen çutenean, Moisec erraten çuen: Jaiqui çaite, Jauna; haiçatuac içan beitez çure etsaiac, eta higüin çaituztenec ihes eguin beçate çure beguithartetic.

Eta arka phausatzen çutenean, erraten çuen: Jauna, itzul çaite Israelgo armadaco ostera.

Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen huneletan:

Minça çaite Israelgo semeei, eta hequien ganic har çaçu çaharo bana hequien ahaidegoca, leinuetaco buruçagui gucietaric hamabi çaharo; eta bakotcharen icena iscriba çaçu bere çaharoaren gainean.

Bainan Aaronen icena Lebiren leinuarenean içanen da, eta çaharo bakotchean berez içanen da leinu bakotcharen icena.

Çaharoac eçarrico dituçu batasuneco tabernaclean lekucotasunaren aitzinean, non ere minçatuco bainatzaitzu.

Hequietaric hautatu duquedanaren çaharoa musquilduco da; eta ni ganic eragotzico ditut Israelgo semeen arrangurac ceinetaz eraunsten baitute çuen contra.

Eta Moise minçatu cen Israelgo semeei: eta buruçagui guciec çaharoac eman ciozcaten leinu bakoxca: eta baciren hamabi çaharo, Aaronen çaharoa gabe.

Moisec hequiec eçarri ondoan Jaunaren aitzinean batasuneco tabernaclean,

Biharamunean bihurtu cenean, kausitu çuen musquildu cela Aaronen çaharoa Lebiren etchean; eta ninicac gorituric, loreac atheratu ciren, eta hostac çabalduric, loreac amanda bilhacatu.

Moisec beraz Israelgo seme guciei Jaunaren aitzinetic ekarri ciozcaten çaharo guciac: eta ikusi cituzten eta hartu ceinec bere çaharoa.

Eta Jaunac Moisi erran cioen: Aaronen çaharoa bihur çaçu lekucotasuneco tabernaclera, han cerbitza dadiençat Israelgo semeen bihurrialdiaren orhoitzapeneco, eta ni ganic bara ditecen hequien cuintac, hil ditecen beldurrez.

Eta Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala.

Populua olhetaric ilki cen beraz Jordanearen iragaiteco, eta batasuneco arka çaramaten apheçac haren aitzinean cihoacen.

Eta Jordanean sarthu cirenean, eta hequien çangoac urez bustitzen hasi cirenean (bada Jordaneac uztaroan bere errecaco bazterrac bethe cituen),

Gain-behera heldu ciren urac toqui batean baratu ciren, eta hantuz mendi bat beçala, urrunera agueri ciren Adom deitzen den hiritic Sarthanen icena ekarcen duen lekuraino: beherago cirenac berriz, jautsi ciren Mortuco itsasora (ceina orai itsaso Hila deitzen baita), azquen xorta agorceraino.

Bada, populua Jericori buruz cihoan, eta Jaunaren batasuneco arka çakarten apheçac leihor idorrean Jordanearen erdian xutic çauden, eta populu guciac erreca idorrean iragaiten çuen.

Eta igan cirenean Jaunaren batasuneco arka soinean, eta leihor idorraren oincatzen hasi cirenean, urac bihurtu ciren beren errecara, eta baçoacen aitzinean ohi çuten bidean.

Bada, Jerico hersia cen eta harrasiz inguratua Israelgo semeen beldurrez, eta nihor etzen ausartatzen ez atheratzera ez-eta sarcera.

Eta Jaunac erran cioen Josueri: Huna non eman dudan çure escura Jerico, bere erregue, eta guiçon hazcar guciequin.

Guerlaco guiçon guciec egunean behin eguiçue hiriaren ingurua: sei egunez eguinen duçue hola.

Bainan çazpigarren egunean aphecec har betzate jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta goan beitez batasuneco arkaren aitzinean; çazpitan eguinen duçue hiriaren ingurua, eta aphecec joco dituzte turutac.

Eta turutac ots eguinen duenean lucequiago eta hautsiz, eta çuen beharrietan durrundatuco duenean, populu guciac eguinen du orroa gaitz bat, eta hirico harrasiac lehertuco dira gainetic beherera, eta batbedera sarthuco da bere parrean duen toquitic.

Josue, Nunen semeac deithu cituen beraz apheçac, eta erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka, eta berce çazpi aphecec har betzate jubilauetaco çazpi turutac, eta boaci Jaunaren arkaren aitzinean.

Populuari ere erran cioen: Çoazte eta hiriaren ingurua eguiçue harmaturic eta Jaunaren arkaren aitzinean ibiliz.

Beraz populu guciac oihu eguiten çuelaric, eta turutec durrundatzean, otsac eta durrundac jo ondoan ostearen beharriac, harrasiac ordu berean lehertu ciren, eta batbedera igan cen bere parrean çuen toquitic, eta hiria hartu çuten,

Eta armada lerrotan eçarri çuten Israelen contra. Bainan gudua hasi ondoan Israelec ihes eguin cioten Filistindarrei, eta bazterretan hor-hemenca hilac içan ciren gudu hartan lau mina guiçonen ingurutsua.

Populua itzuli cen campetara, eta Israelgo çaharrenec erran çuten: Certaco Jaunac jo gaitu egun Filistindarren aitzinean? Jaunaren batasuneco arka Silotic gutara ekar deçagun, eta gure erdira ethor bedi, athera gaitzan gure etsaien escuetaric.

Populuac igorri çuen beraz Silora, eta handic ekarri çuten armadetaco Jaun, querubinen gainean jarria dagoenaren batasuneco arka; eta Heliren bi semeac, Ophni eta Phinees, ciren Jaincoaren batasuneco arkarequin.

Eta Jaunaren batasuneco arka campetara ethorri cenean, Israel guciac oihu handi bat eguin çuen, eta lurrac ihardetsi çuen.

Filistindarrec oihu hori aditu çuten, eta erran çuten: Cer da oihu handi hori Hebrearren campetan? Eta eçagutu çuten Jaunaren arka ethorri cela campetara.

Filistindarrac lotsatu ciren, ciotelaric: Jaincoa campetara ethorri da. Eta auhenetan eman ciren, ciotelaric:

Çorigaitz guri, ecen etziren horrembateco bozcalencian, ez atzo, ez herenegun! çorigaitz guri! Norc gu athera Jainco ikaragarri horien escutic? horiec, dira Jaincoac Eguipto gucia mortuan cer-nahi içurriz jo içan dutenac.

Filistindarrac, alcha bihotzac, eta içan çaizte guiçon; ez betzatzue cerbitza Hebrearrac, hequiec gu cerbitzatu gaituzten beçala. Alcha bihotzac eta guduca!

Filistindarrac guducatu ciren beraz. Israel sarrasquitua içan cen, eta bakotchac bere olhara ihes eguin çuen; eta sarrasqui gaitza eguina içan cen; hogoi eta hamar mila oinezcoc Israeldic lurra jo çuten.

Jaincoaren arka hartua içan cen eta Heliren bi semeac ere, Ophni eta Phinees hilac içan ciren.

Bada, Jaunaren escua dorphetu cen Açotarren gainera, eta xahutu cituen; guibeleco lekuric gordeenean çaurthu cituen Açotarrac eta hequien eremuetacoac. Eta arratoinac sorthu ciren eta toqui hartaco herri eta bazterrac halacoz iraquitu ciren, eta heriotzequeta handiz hiria debuilatua içan cen.

Açotarrec ikustearequin horrelaco içurria, erran çuten: Israelgo Jaincoaren arka ez bedi gutartean egon, ceren haren escua dorphe baita gure gainean eta gure jainco Dagonen gainean.

Eta igorriric, beren gana bilaraci cituzten Filistindarren satrapa guciac, eta erran çuten: Cer eguinen dugu Israelgo Jaincoaren arkaz? Jetharrec ihardetsi çuten: Israelgo Jaincoaren arka inguruca erabilia içan bedi. Eta inguruca erabili çuten Israelgo Jaincoaren arka.

Eta inguruca cerabilcatelaric, Jaunaren escuac heriotzequeta handia hedatzen çuen hiri bakotcharen gainera; hiri bakotcheco guiçonac, ttipitic handiraino, çaurcen cituen; eta atheratzen eta ustelcen citzaizcoten sabeleco berceac. Jetharrec, hortaz beren artean egonic, larruzco jarlekuac eguin cituzten.

Eta igorri çuten beraz Acaronera Jaincoaren arka. Eta Jaincoaren arka Acaronera heldu içan cenean, Acarontarrac oihuz hasi ciren ciotelaric: Israelgo Jaincoaren arka gutara ekarri dute, gu eta gure populuaren hilarazteco.

Hargatic igorri cituzten guiçonac, eta Filistindarren satrapa guciac bilaraci cituzten. Hauquiec ihardetsi çuten: Utz çaçue Israelgo Jaincoaren arka, eta boha bere toquira, hil ez gaitzan gure populuarequin.

Jaunaren arka egotu cen beraz çazpi hilabethe Filistin-herrian.

Filistindarrec apheçac eta aztiac deithu cituzten, ciotelaric: Cer eguinen dugu Jaunaren arkaz? Erakuts diçaguçue noletan bihurtuco dugun bere lekura. Hauquiec ihardetsi çuten:

Baldin Israelgo Jaincoaren arka bihurcen baduçue, ez beçaçue hutsa utz, bainan çor duçuena bihur çoçue bekatuarençat, eta orduan sendatuco çarete eta jaquinen duçue certaco haren escua ez den çuen ganic guibelatzen.

Horrela eguin çuten beraz; eta harturic bi behi, umeac errapean cituztenac, uztartu cituzten orgari, eta hequien aratcheac etchean hersi.

Eta orguetan eçarri cituzten arka eta kutcha, ceinac barnean baitzituen urhezco arratoinac eta guibeleco cilho itchurac.

Bada, behiac xuxen cihoacen Bethsamesera daraman bideaz, eta bides urhats batean eguiten çuten, aitzinerateguinez eta orroaca. Filistindarren, satrapac berriz Bethsameseco muguetaraino jarraiquitzen ciren.

Bada, Bethsamestarrac ogui ephaiten ciren haranean. Beguiac alchaturic, ikusi çuten arka, eta bozcariatu ciren ikusi çutenean.

Eta orgac ethorri ciren Josue Bethsamestarraren landara eta han guelditu ciren. Toqui hartan bacen harri handi bat; hautsi cituzten orguen çurac, eta hequien gainean behiac eçarri cituzten holocaustetan Jaunari.

Lebitarrec jautsi cituzten arka eta haren sahetsean cen kutchattoa, ceinaren barnean baitziren urhezco gauçac, et harri handiaren gainean eçarri cituzten. Eta egun hartan Bethsameseco guiçonec holocaustac Jaunari escaini ciozcaten eta bitimac imolatu.

Cariathiarimgo guiçonac ethorri ciren beraz, guibelerat eraman çuten Jaunaren arka, eta eçarri çuten Gabaan, Abinadaben etchean; eta Eleaçar, haren semea, consecratu çuten, Jaunaren arkaren çainceco.

Eta guerthatu cen, Jaunaren arka Cariathiarimen egotu cen egunetic, egunac eguna ekarri çuela (ecen jadanic hogoigarren urthea cen); eta Israelen etche gucia sosegutan egon cela Jaunaren gueriçapean.

Berria erregue Dabidi ekarria içan cen Jaunac Obededom eta haren içate guciac benedicatu cituela, Jaincoaren arkaren cariaz. Dabid goan cen beraz eta Jaincoaren arka ekarri çuen bozcariotan Obededomen etchetic Dabiden hirira; eta Dabidequin baciren çazpi dançari-andana eta aratche bat bitimatzat.

Eta Jaunaren arka ekarcen çutenec sei urhats eguin cituztenean, idi bat eta ahari bat imolatzen cituen.

Eta Dabid bere indar guciez dançan hari cen Jaunaren arkaren aitzinean; eta Dabidec liho-harizco ephodo bat çuen soinean.

Eta Dabidec eta Israelen etche guciac bozcariotan eta turutac joz baceramaten Jaunaren lekucotasuneco arka.

Orduan bildu ciren Israelgo çaharrenac sorcez, leinuetaco aitzindariequin, eta Israelgo semeen familietaco buruçaguiac erregue Salomonen gana Jerusalemera, ekarcecotzat Jaunaren batasuneco arka Dabiden hiritic, erran nahi da Siondic.

Israel gucia erregue Salomonen gana bildu cen, besta-buruan, ethanimgo hilabethean, hura baita çazpigarren hilabethea.

Israelgo çahar guciac ethorri ciren eta aphecec hartu çuten arka.

Eraman cituzten Jaunaren arka eta batasuneco tabernaclea, eta tabernaclean ciren sainduteguico tresna guciac; eta aphecec eta lebitarrec çakarten arka.

Erregue Salomon, berriz, eta haren gana bildu cen Israelgo oste gucia baçohan harequin arkaren aitzinean, eta imolatzen cituzten ardiac eta idiac, ez baititaque erran cembat ez cer baliotacoac.

Aphecec ekarri çuten bere lekura Jaunaren batasuneco arka, temploco oraclera, sainduren saindura, querubinen hegalen azpira;

Ecen querubinec hegalac hedatzen cituzten arkaren lekuaren gainera, eta gainetic gueriçatzen cituzten arka eta, haren hagac.

Eta nola hagac atheratzen baitziren, eta hequien muthurrac aguercen baitziren sainduteguitic camporat oraclearen aitzinean, etziren camporatagotic agueri, eta han egotu dira egungo eguna arteo.

Bada arkan etzen deus berceric bi har-lauçac baicic Moisec han eçarri cituenac Horeben, Jaunac Israelgo semeequin batasun eguin çuenean, Eguiptoco lurretic atheratzen cirelaric.

Eta guerthatu cen, apheçac sainduteguitic ilki cirenean, lanho batec bethe çuela Jaunaren etchea;

Eta apheçac etzitazqueen egon eta etzeçazqueten beren eguimbideac bethe lanhoaren gatic, ecen Jaunaren ospeac bethe çuen Jaunaren etchea.

Itzul çaitezte, itzul, ene haurrac, dio Jaunac, ceren ni içanen bainaiz çuen senhar; eta hartuco çaituztet bat hiri batetic eta bia ahaidego batetic, eta sarraracico çaituztet Sionen.

Eta emanen darozquitzuet ene bihotzaren araberaco arçainac, eta hequiec hacico çaituztete jaquitateaz eta irakasmenaz.

Eta populatuco çaretenean eta lurraren gainean berhatuco egun hequietan, dio Jaunac, ez dute guehiago erranen: Jaunaren batasuneco arka. Eta etzaitzue guehiago gogorat ethorrico, eta etzarete hartaz orhoituco; eta nihor ez da haren ikustera ethorrico eta ez da guehiago içanen.

Beraz bacituen lehen Alliançac-ere cerbitzu diuinoaren ordenançác, eta sanctuario mundanoa.

Ecen Tabernaclea edificatu içan da, diot, lehena ceinetan baitziraden candelera, eta mahaina, eta propositioneco oguiac, cein deitzen baita Leku sainduac.

Eta bigarren velaren ondoan cen Tabernaclea, Sainduén sainduac deitzen dena:

Vrrhezco encenserbat çuelaric, eta Alliançaco Arká ossoqui vrrhez inguru estalia: ceinetan baitzén vrrhezco pegarbat, non baitzén Manna, eta Aaronen cihor lilitu içan cena: eta Alliançaco Taulác.

Eta haren gainean gloriazco Cherubinac ciraden Propitiatorioari itzal eguiten ceraucatela, ezta gauça hauçaz orain particularqui minçatzeco mengoaric.

Orduan irequi cedin Iaincoaren templea ceruän, eta ikus cedin haren alliançazco Arká haren templean: eta eguin cedin chistmist eta hots eta lur ikaratze, eta babaçuça handi.

Seja o primeiro
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-07-05_19-25-13-