Publicidade

Arca de noé

Por Bíblia Online

A arca de Noé é história de salvação e fidelidade. Deus instruiu Noé a construir a arca para salvar sua família e os animais do dilúvio — exemplo supremo de obediência e fé.

Erran cioen Noeri: Ene aitzinean ethorria da haraguiaren azquen ordua: lurra bethea da hequien tzarqueriez, eta nic xahutuco ditut lurrarequin.

Çuretzat arka bat eguiçu çur aphainduz: egonlekuac eguinen dituçu arkan, eta naslicaz ferecatuco duçu barnetic eta campotic.

Eta huna nola eguinen duçun: arka içanen da luce hirur ehun besoz, çabal berrogoi eta hamarrez, eta gora hogoi eta hamarrez.

Arkan eguinen duçu leihoa bat beso baten goratasuna içanen duena: arkari saihetsetic emanen dioçu athea: eta barnean guelac eta hirur selharu eguinen dituçu.

Eta Jaincoac erran cioen: Arkan sar çaite çu, eta çure etcheco guciac ere: ecen çucena aurkitu çaitut ene beguietan oraico guiça-mendean.

Eta Noe sarthu cen arkan eta haren semeac, eta haren emaztea eta haren semeen emazteac harequin batean, uholdeco uren gatic.

Abereetaric ere, garbietaric eta lohietaric, eta hegastinetaric, eta lurraren gainean higuitzen diren gucietaric,

Pareac, urrix eta orotsac, Noerequin arkan sarthu ciren, Jaunac manatu içan çuen beçala.

Eta çazpi egunac iragan ondoan, uholdeco urec gaindi eguin çuten lurraren gainean.

Eta barneratu ciren orotsac eta urrixac ciren mota gucitacoac, Jaincoac Noeri manatu içan cioen beçala; eta Jaunac Noe hersi çuen campotic.

Eta berrogoi egunez uholdea eguin cen lurraren gainean: eta urac handitu ciren, eta arka alchatu çuten lurretic goiti.

Muthiriqui ecen hedatu ciren, eta lurreco bazter guciac bethe cituzten: bada, arka çabilan uren gainean.

Eta Jaunac xahutu cituen lurraren gainean ciren guciac, guiçonetic abereraino, hala cierpeac nola ceruco hegastinac: eta lurretic eceztatuac içan ciren: eta Noe guelditu cen bakarric, eta harequin arkan cirenac.

Eta urac haratza eta hunatza ibiliz goan ciren lurretic: eta gutitzen hasi ciren ehun eta berrogoi eta hamar egunen buruan.

Eta çazpigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, arka baratu cen Armeniaco mendien gainean.

Berrogoi egun iragan cirenean, Noec, arkari eguin içan cioen leihoa idequiric, igorri çuen belea.

Ceina atheratzen baitzen eta ez itzulcen urac lurraren gainean agortu arteo.

Haren ondotic, Noec igorri çuen usoa ere ikustecotzat hea urac goan ciren oraina lurraren gainetic.

Bainan hunec ez kausituric non pausa çangoa, arkara bihurtu cen Noeren gana: urac ecen hedatuac ciren lur gucian: eta Noec luçatu cioen besoa, hartu çuen eta arkara sarthu.

Beguira egonic berce çazpi egun oraino, arkatic igorri çuen berriz usoa.

Eta hau arratsalde aphalean ethorri citzaioen, oliba adar bat çakarrela mocoan bere hosto ferdeequin. Noec eçagutu çuen beraz urec lurra utzi çutela.

Halere berce çazpi egun beguira egon cen: eta igorri çuen usoa, ceina ez baitzitzaioen guehiago bihurtu.

Huneletan, Noeren sei ehun eta batgarren urthean, lehembicico hilabetheco lehen egunean, urac gutituac ciren lurraren gainean, eta Noec, arkaco hegazteguia idequiric, beguiratu çuen eta ikusi lurraren açala idortua cela.

Eta Jaincoa Noeri minçatu citzaioen, erraiten cioelaric:

Ilki çaizte arkatic, çu eta çure emaztea, eta çure semeac, eta çure semeen emazteac çurequin.

Eta çurequin diren abere guciac, mota orotacoac, hala hegastinetaric, nola abereetaric eta lurrean herrestatzen diren cierpetaric, eraman çatzu çurequin, eta athera çaizte lurraren gainera; berha eta popula çaitezte haren gainean.

Hau ere Jaincoac erran cioen Noeri eta harequin batean haren semeei:

Huna non eguinen dudan patu çuequin, eta çuen ondotic çuen ondoregoarequin,

Eta çuequin diren abere guciequin, hala hegastinetan, nola aciendetan eta lurreco basabereetan, arkatic athera içan direnetan, eta lurreco abere gucietan.

Ene patua eguinen dut çuequin, eta gaurguero ez da haragui bicia uholdeco urez xahutuco gucia, eta hemendic aitzina ez da uholderic içanen lurra hondatuco duenic.

Hedoietan eçarrico dut ene arrambela, eta hura içanen da ene eta lurraren arteco patuaren seinalea.

Fedez Noéc, diuinoqui auertitu içanic oraino ikusten etziraden gaucéz, beldurturic, appresta ceçan arká bere familiaren saluatzeco: cein arkaz condemna baitzeçan mundua: eta eguin cedin fedearen arauez den iustitiaren heredero.

Lehenago desobedient ciradeney, behin beha cegoenean Iaincoaren patientiá Noeren egunetan, appaincen cenean arká: ceinetan gutiac, da iaquiteco, çortzi arima salua baitzitecen vrez:

Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:

Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac.

Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano.

Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

Orduan biga içanen dirade landán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.

Biguec ehoren dute errotán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.

Seja o primeiro
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-07-04_23-13-58-