Bom ânimo
Tende bom ânimo! Jesus repetiu estas palavras aos seus discípulos em meio às tempestades. No mundo tereis aflições, mas Ele já venceu o mundo — e nos dá coragem para enfrentar tudo.
Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.
Nic orai manatzen darotzut, içan çaite bihozdun, içan çaite hazcar. Ez lotsa, ez içan beldur; ecen certara-nahi eguin deçaçun, çurequin içanen da çure Jainco Jauna.
Josuec erran cioten berriz: Ez içan beldurric, ez lotsa, har çaçue bihotz eta eguiçue hazcarretic: ecen horrelaxe eguinen diote Jaunac çuen etsai guducatuco ditutzuen guciei.
Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz; ez ceiher, ceren ni bainaiz çure Jaincoa; hazcartu çaitut eta lagundu, eta ene prestuac bere escuinaz hartu çaitu.
Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.
Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
Urrundic eçagutu ditutzu ene gogoetac; ene ibilbide eta itzul-inguruac ikartu ditutzu;
Dabidi berari psalmoa.
Çure gana deihadar eguinen dut, Jauna, ez beçaizquit ixilic egon; beldurrez-eta ixilic egoten baçare, bilhaca nadien putzura erorcen direnen idurico.
Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur.
Ecen guciéc ikusten çuten hura, eta trubla citecen: baina bertan minça cequién, eta erran ciecén, Sporça çaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.
Eta harc erran cieçón, Alabá aun bihotz on eure fedeac sendatu au: oha baquerequin.
Confidança dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic.
Beraz çazpigarren hilabetheco hogoi eta hirugarren egunean, populuac igorri cituen beren olhetara, atseguinez eta bozcarioz betheac Jaunac Dabidi, Salomoni eta Israelgo bere populuari eguin ciozcaten onguiez.
Guiçonqui hari çaitezte, eguiçue hazcarretic; ez ikara; Asiriarren erreguearen eta harequin den oste guciaren beldurric ez içan; ecen harequin baino gurequin hainitz guehiago bada.
Hesturaco egunean, ahituric etsitzen baduçu, gutituco da çure indarra.
Hunetacotz bihotz on auçue, guiçonác: ecen sinhesten dut Iaincoa, nola niri erran içan baitzait hala içanen dela.
Huneçaz seguratzen naicela, ecen obra ona çuetan hassi vkan duenac acabaturen duela Iesus Christen egunerano:
Cein gauçatan alegueratzen baitzarete, dembora appurbat orain (baldin behar bada) tristetuac çaretelaric tentatione diuersetan:
Ecen çuen ikusteco desir handia dut, cembeit dohain spirituál parti dieçaçuedançát, çuen confirmatzeco:
Erran nahi dut, çuen eta ene elkarrequilaco fedeaz consola nadinçát.
Halacotz, ezgara naguitzen: baina are baldin gure guiçon campocoa corrumpitzen bada-ere: barnecoa ordea arramberritzen da egunetic egunera.
Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala.
Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz.
Populuac ihardetsi eta erran çuen: Urrun gu ganic Jaunaren uztea eta jainco arrotzac cerbitzatzea.
Gure Jainco Jaunac berac atheratu gaitu gu eta gure aitac Eguiptotic, gathibutasuneco etchetic; eta gure beguien aitzinean eguin ditu ikuscari handiac; eta ibili garen bide gucian eta iragan ditugun populu gucien artean beguiratu gaitu.
Ecen, dio Jaunac, nic badaquizquit çuen gainean derabilzcadan asmuac, baquezco asmuac, eta ez atsecabezcoac, çuei emateco akabança eta jasancortasuna.