Marido e mulher
O casamento é aliança sagrada entre marido e mulher, instituída por Deus desde o Éden. A Bíblia define papéis complementares fundados em amor, respeito e fidelidade mútua.
Instituição divina
Deus criou homem e mulher e os uniu em uma só carne. O casamento é projeto divino que reflete o amor de Cristo pela Igreja.
Eta Jaincoac eguin içan çuen guiçona bere idurira; Jaincoaren idurira eguin içan çuen, eta hequiec eguin cituen guiçonqui eta emaztequi.
Jainco Jaunac erran çuen berriz: Ez da on guiçona içan dadien bakar: eguin dioçogun lagun bat bere iduricoa.
Horrengatic guiçonac utzico ditu bere ait-amac, eta iratchiquico da bere emazteari, eta bia içanen dira haragui batean.
Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea?
Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat.
Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.
Hura eta çu ez othe çaituztete batec eguin, eta hura ez othe da haren hatsetic guelditua? Eta eguile harec cer galdatzen du berceric baicic-ere Jaincoaren umeac? Beguira çaçue beraz çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen gaztaroco emaztea.
Papéis no casamento
O marido ama e a mulher respeita. Ambos se submetem voluntariamente a Deus e um ao outro, em parceria e unidade.
Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic:
Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.
Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.
Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.
Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:
Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala:
Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea.
Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan.
Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.
Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.
Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
Halaber emazteac suiet diraden bere senharrén, baldineta batzu hitzaren desobedient badirade, emaztén conuersationeaz hitza gabe irabaz ditecençat,
Ikussi duqueitenean çuen conuersatione caste beldurrequin dena:
Senharrác, halaber conuersa eçaçue hequin discretqui emaztezco vnci fragilagoarequin beçala, ohore emaiten draucaçuela, elkarrequin vicitzeco gratiaren heredero quide-ere çaretenoc beçala, çuen orationeac empatcha eztitecençát.
Fidelidade e união
O casamento é honroso e deve ser preservado com fidelidade. O cordão de três dobras não se rompe facilmente.
Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic.
Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic.
Eta bia balin badira lotan, elkar berotuco dute; nola berotuco da bakarra?
Eta baldin hequietaric bati nausitzen baçaio norbait, biec huni buru eguinen daroete; nekez trencatzen da hirur phirutaco soka.
Norc atzemanen du emazte indarduna? urrungo eta lurraren berce bazterreco gauça baino baliosago da.
Haren baithan fidatzen da haren senharraren bihotza, eta buluzquin escasic ez du içanen.
Emazte on bat atzeman duenac, ontasun bat aurkitu du, eta Jauna ganic ardietsco ditu goçoac.
Emazte on bat iraizten duenac, ontasun bat hastancen du; bainan berce baten emazte lohia daducana, çoroa eta tzarra da.
Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa.
Emazte bicitorea bere senharrarençat koro bat da; eta ahalcatzeco gauçac eguiten dituena, senharraren heçurren ustelgarri da.
Çure çaina bedi benedicatua, eta boz çaiteci çure gaztetasuneticaco emaztearequin.
Hura içan bequiçu hala-nola oren ama maite-maitea, hala-nola oren ume gogocoena: noiz-nahi hordi betzazte haren bulharrec; haren amodioan bethi har betzatzu çure gogo guciac.
Permanecer juntos
O que Deus uniu, o homem não separe. A Bíblia protege o casamento e orienta sobre convivência, perdão e perseverança conjugal.
Eta scribatu drautaçuen gaucéz den becembatean, on da guiçonaren emazteric ez hunquitzea.
Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.
Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari.
Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.
Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic
Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti.
Eta baldin infidela partitzen bada, parti dadin ecen ezta suiet anayea edo arrebá halaco gaucetan: baina baquera deithu gaithu Iaincoac.
Ecen cer daquin emazteá, eya senharra saluaturen dunanez? edo cer daquic senharrá, eya emaztea saluaturen duanez?
Ecen emazte ezcondua, senharra vici dueno obligatua da Legueaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren leguetic.
Guiçon bat ezcomberri denean, ez da guerlara goanen, eta ez diote herrico cargüetaric gainera emanen, bainan bere etchean egonen da hobenic gabe, boz dadiençat urthe batez bere emaztearequin.