Publicidade

Misericórdia

Por Bíblia Online

A misericórdia de Deus é eterna e inesgotável. Ele se compadece dos que sofrem, perdoa os arrependidos e derrama graça sobre os que não merecem. Grande é a sua fidelidade.

A misericórdia de Deus

Quem é Deus como tu, que perdoa a iniquidade? Ele se deleita em ter misericórdia e não retém a ira para sempre.

Nor da çure iduricoric, oi Jaincoa, ceinac eceztatzen baituçu gaizquia, eta bazterrerat uzten çure primançaco ondarren bekatua? Ez du guehiago bidaliren bere hasarrea, ceren urricalcea baitu atseguin.

Azqueneraino, Dabiden adigarri,

Doeg Idumearra ethorri cenean, eta Sauli berria ekarri eta erran çaroenean: Dabid Aquimelequen etchean içatu da.

Prestuen artean garbituco ditut ene escuac, eta çure aldarea inguratuco dut, Jauna,

Aditzea gatic çure laudorioac cantatzen, eta neronec errateco çure sendagaila guciac.

Dabiden mailetaco cantica.

Jauna, ez da hantu ene bihotza, eta ez dira goratu ene beguiac.

Jauna, ez naiz handiarena eguinez ibili, ez-eta nitaz gorago diren sendagailetan.

Ene gogoetac ez baciren aphalac, bainan hantu badut ene bihotza;

Nola baita amaren bulharretic higüindu haurra, hala içan bedi sariztatua ene arima.

Bainan çu, Jauna, urrical çaquizquit; eraic neçaçu, eta bihurturen diotet beren saria.

Hura da Jaincoa bilhatzen dutenen guiçaldia, Jacoben Jaincoaren beguithartea bilhatzen dutenena.

Mendiac urztatzen ditutzu beren gain-aldeetaric; lurra asetzen da çure escuetaricaco fruituz.

Graça e perdão

Onde o pecado abundou, superabundou a graça. Deus convida todos ao arrependimento e promete perdão total aos que confessam.

Baina dohaina ezta offensá beçala: ecen baldin baten offensáz anhitz hil içan badirade, anhitzez areago Iaincoaren gratiá, eta guiçon-batez den gratiaren dohaina, cein baita Iesus Christ anhitzetara abondatu içan da.

Cer bada? eguinen dugu bekatu, ceren Leguearen azpian ezgarén, baina gratiaren azpian? Guertha eztadila.

Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic,

Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:

Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát.

Bere gaixtaquerien gordetzen hari denac ez du bururatuco; aldiz, aithorcen eta uzten dituenac ardietsico du urricalmendua.

Guiçon tzarrac utz beça bere bidea, eta gaixtaguinac bere gogoetac, eta bihur bedi Jauna gana, eta urricalduren çaio Jauna; eta gure Jaincoa gana itzul bedi, ceren den guciz barkatiar.

Hargatic iguri dagoquiçue Jauna çuei urricalceco, eta horren gatic ospe atheratuco du çuei barkatuz; ecen Jauna Jainco çucentasunecoa da; dohatsu haren iguri daudecen guciac

Misericórdia e compaixão

Misericórdia quero e não sacrifício. Deus nos chama a ser misericordiosos como Ele é, perdoando e acolhendo o próximo.

Baina çoazte, eta ikas eçaçue cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio. Ecen eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.

Orduan harengana hurbilduric Pierrisec erran ceçan, Iauna, cembatetarano bekatu eguinen du ene contra ene anayec, eta barkaturen draucat? ala çazpitarano?

Diotsó IESVSEC, Eztiossát çazpitarano, baina çazpitan hiruroguey eta hamarretarano.

Ecen baldin barka badietzeçue guiçoney bere faltác, barkaturen drauçue çuey-ere çuen Aita cerucoac.

Bainan çure urricalçapen handietan ez ditutzu alde bat xahutu eta utzi; ceren çu baitzare urricalmenduzco Jainco barkatiarra.

Nor da gure Jainco Jaunaren iduricoric, ceinac hergoretan baitu bere egoitza,

Acessar a misericórdia

Cheguemos com confiança ao trono da graça. Ali encontramos misericórdia e graça para socorro no tempo oportuno.

Goacen bada segurançarequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden deçagunçát aiuta behar demboraco.

Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa.

Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.

Ecen çuey eman içan çaiçue Christgatic, ez solament hura baithan sinhestea, baina harengatic suffritzea-ere:

Ecequiasec halaber Israel guciari eta Judari bidali çaroeten, eta gutunac iscribatu çaroezten Efraimi eta Manaseri, Jerusalemera ethor citecen Jaunaren etchera, eta Israelgo Jainco Jaunari eguin cioçoten bazcoa.

Beraz erreguec, buruçaguiec eta baldarna guciac Jerusalemen bilçar eguinic, erabaqui çuten bazcoa bigarren hilabethean eguinen çutela.

Alabainan bere orduan ecin eguin çuten, behar cen becembat aphez etzelacotz içan sainduetsiric, eta populua etzelacotz oraino bildua içan Jerusalemera.

Eta solasa erregueren eta oste guciaren gogaraco içan cen.

Eta erabaqui çuten meçulariac igorrico cituztela Israel gucira Bersabeetic Daneraino, ethor citecen eta Israelgo Jainco Jaunari bazcoa Jerusalemen eguin cioçoten; ecic ascoc etzuten eguin legueaz manatua den beçala.

Eta erregueren eta buruçaguien manuz gutunequin meçulariac goan ciren Israel gucira eta Judara, erreguec manatu çaroeten beçala oihu eguinez: Israelgo semeac, Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna gana bihur çaitezte, eta Asiriarren escuari itzuri diren ondarretara itzuliren da Jauna.

Ez beçaçue eguin çuen aita, anaiec beçala, ceinac beren arbasoen Jainco Jauna ganic guibelatu baitira, eta harec, ikusten duçuen beçala, heriotzeari arthiqui ditu.

Berautzue gogor çuen buruac çuen aitec beçala; escuac emotzuete Jaunari, eta bethicotzat sainduetsi duen sainduteguira çatozte; cerbitza çaçue çuen arbasoen Jainco Jauna, eta çuen gainetic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa.

Ecic baldin çuec Jauna gana bihurcen baçarete, çuen anaiec eta semeec urricalpena aurkituren dute gathibu eraman dituzten nausien aitzinean, eta leku huntara itzuliren dira; ecic urricalmendutsu eta barkatiar da çuen Jainco Jauna, eta ez du bere beguithartea çuen ganic aldaratuco, bihurcen baçarete haren gana.

Meçulariac arin cihoacen beraz hiritic hirira Efraimgo eta Manaseco lurrac gaindi Çabuloneraino; eta hequiec trufatzen eta escarniatzen cituzten.

Bizquitartean Aserretic, Manasetic eta Çabulondic, bakar batzuec onhetsiric errana, Jerusalemera ethorri ciren.

Judan aldiz, Jaunaren escua haritu cen hequien baithan, orori bihotz bat emateco, Jaunaren hitza bethe ceçaten, erregueren eta buruçaguien manuaren arabera.

Eta populutze handiac bildu ciren Jerusalemera, airisetaco besta-buruaren eguitera bigarren hilabethean.

Eta jaiquiric urratu cituzten Jerusalemen ciren aldareac; eta jaincomoldeei isensuaren erretzeco erabilcen cirenac oro phuscaturic, Cedrongo errecara arthiqui cituzten.

Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac.

Eta jarri ciren beren lerroan, xedatua cen beçala eta Moise Jaincoaren guiçonaren leguearen arabera; aphecec berriz, lebitarren escutic harcen çuten ihinztaduraren eguiteco odola,

Oste handi bat bacelacotz sainduetsia etzena; eta hargatic lebitarrec imolatu çaroeten bazcoa ernatu etzirenei beren buruac Jaunari sainduestera.

Efraimdic, Manasetic, Isacarretic eta Çabulondic ethorri populutic ascoc, etzirelaric sainduetsiac, bazcoa jan çuten, ez iscribatua denaren arabera; eta Ecequiasec hequiençat othoitz eguin çuen, erraten çuelaric: Jauna ona da, beguithartez jarrico da

Beren arbasoen Jainco Jauna beren bihotz oroz bilhatzen dutenei; eta ez darote jaçarrico ez direla sainduetsiac.

Jaunac ençun çuen, eta jabaldu citzaioen populuari.

Eta Israelgo seme, Jerusalemen aurkitu cirenec, çazpi egunez eguin çuten airisetaco besta, bozcario handitan eta egun oroz Jauna laudatuz, eta lebitarrec eta aphecec ere bai, hequien carguari cihoacen tresnac joz.

Eta Ecequias bihotzera minçatu çaroeten Jaunaren gaineco gaucetan ongui aditzen ciren lebitarrei; eta bestaco çazpi egunetan jan çuten, baquezco bitimac imolatuz eta beren arbasoen Jainco Jauna laudatuz.

Eta oste guciaren gogaraco içan cen berce çazpi egun ere bestatzea, eta hala eguin çuten bozcalencia handitan.

Ecic Ecequiasec Judaco erreguec populuari eman çarozcan mila cecen eta çazpi mila ardi; buruçaguiec berriz, populuari mila cecen eta hamar mila ardi eman çarozten. Aphecetaric beraz mulço handia içan cen sainduetsia.

Eta bozcarioz gainditua içan cen Judaco populu gucia, hala apheçac eta lebitarrac, nola Israeldic ethorri ciren jendetze guciac, Israelgo lurreco proselitac ere eta Judan egoten cirenac.

Eta Jerusalemen hambateco besta bat eguin cen, non halacoric ez baitzen hiri hartan içatu Salomon, Israelgo erregue, Dabiden semearen egunez gueroztic.

Azquenean, apheçac eta lebitarrac jaiqui ciren populua benedicatzen çutelaric, eta ençuna içan cen hequien boça, eta othoitza heldu içan cen ceruco egoitza sainduraino.

Erraten ohi da: Guiçon batec uzten badu bere emaztea, eta hau, haren ganic urrunduric, ezconcen bada berce batequin; lehembicico senharra itzulico othe da andre haren gana? emaztequi hura ez othe da kutsatua eta liçundua? eta çu, lohitu çare çure asco galaiequin: bihur çaite halere ene gana, dio Jaunac, eta nic onhetsiren çaitut.

Alcha çatzu beguiac goiti, eta ikusaçu hean non den toquia ceintan ez baituçu çure burua lohitu: bide-bazterretan jarcen ciren, galaien beguira, ohoina mortuan beçala; eta lurra lohitu duçu çure liçunqueria eta malçurqueriez.

Horren gatic debecatuac içan dire uri goçoac, eta udazqueneco uria ez da içatu: emazte lilitchoaren copeta eguin çaitzu, ez duçu nahi içan gorritu.

Orai bederen dei eguin diçadaçu erranez: Ene aita, garbi nincenean bidatu nauçuna çu çare:

Samur egonen othe çare bethi, edo azqueneraino iraunen othe du çure hasarreac? Hola minçatu, eta gaizqui eguiten haritu çare, eta eguin duçu ahal becembat.

Eta Jaunac erran çarodan Josias erreguearen egunetan: Ez duçu ikusi cer eguin duen Israel bihurriac? Goan da mendi gora gucietara eta çuhaitz hostotsu gucien azpira, eta han lohiqueriari eman du bere burua.

Eta horiec guciac eguin dituen ondoan, erran içan diot: Itzul çaite ene gana. Eta ez da itzuli.

Eta horren ahizpa Juda legue-hausleac ikusi du, Israel bihurria utzi nuela, berceequin kutsatu celacotz; eta eman nioela uzteco agueria; eta haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu.

Eta lohiqueriaraco bere lerracortasunaz likistu du lurra, eta kutsatu da harriarequin eta çurarequin.

Eta horietan orotan haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da ene ganat itzuli bere bihotz guciaz, bainan aleguiaca, dio Jaunac.

Eta Jaunac erran çarodan: Israel bihurriac garbi eguiten du, Juda legue-hauslearen aldean.

Çoaz eta solas hauquiec oihu eguizquitzu ipharralderat, eta erraçu: Itzul çaite, Israel bihurria, dio Jaunac, eta ez dut çuen ganic aldaraturen ene beguithartea; ceren saindu bainaiz, dio Jaunac, eta ez naiz bethi hasarre egonen.

Bainan eçagutaçu çure gaizquia, ecen hautsi duçu çure Jainco Jaunaren leguea; eta çure urhatsac jainco arrotzetara barraiatu ditutzu, çuhaitz hostotsu gucien azpian, eta ez duçu ençun ene minçoa, dio Jaunac.

Itzul çaitezte, itzul, ene haurrac, dio Jaunac, ceren ni içanen bainaiz çuen senhar; eta hartuco çaituztet bat hiri batetic eta bia ahaidego batetic, eta sarraracico çaituztet Sionen.

Eta emanen darozquitzuet ene bihotzaren araberaco arçainac, eta hequiec hacico çaituztete jaquitateaz eta irakasmenaz.

Eta populatuco çaretenean eta lurraren gainean berhatuco egun hequietan, dio Jaunac, ez dute guehiago erranen: Jaunaren batasuneco arka. Eta etzaitzue guehiago gogorat ethorrico, eta etzarete hartaz orhoituco; eta nihor ez da haren ikustera ethorrico eta ez da guehiago içanen.

Orduan Jerusaleme deithuren dute Jaunaren tronua, eta harat bilduren dira jendaqui guciac Jaunaren icenera Jerulalemen, eta ez dira ibiliren haren bihotz galduco tzarquerien ondotic.

Egun hequietan Judaco etchea hurbilduren çaio Israelgo etcheari, eta biac batean ethorriren dire ipharraldetic, nic çuen arbasoei emanicaco lurrera.

Aldiz nic erran dut: Nola eçarriren çaitut ene umeen artean, eta emanen darotzut lur lehiagarria, jendaietaco armaden primança ederra? Eta erran dut: Deithuco nauçu aita, eta ene ondotic ibilcetic etzare baratuco.

Bainan emaztequi batec erdeina baleça bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etcheac, dio Jaunac.

Marrasca bat ençun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiac; ceren tzartu duten beren bidea, eta ahanci beren Jainco Jauna.

Itzul çaitezte, haurrac, itzul, eta nic eceztaturen ditut çuen gaizquiac. Huna non heldu garen çure gana; çu çare alabainan gure Jainco Jauna.

Eguiazqui gueçurtiac ciren munho eta mendi guciac; eguiazqui gure Jainco Jauna baithan da Israelen salbamendua.

Gure haurtasunetic, ahalcagarriqueria batec iretsi ditu gure aiten lanac, hequien ardiac eta abereac, hequien seme-alabac.

Gure ahalcagarritasunean lo eguinen dugu, eta gure laidoac estaliren gaitu; ceren gure Jainco Jaunaren contra eguin baitugu bekatu, guc eta gure arbasoec, gure haurtasunetic eta egun hau arteo; eta ez baitugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa.

Seja o primeiro
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-07-05_19-25-13-