12 Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát:

13 Cein denuntiatzen-ere baititugu, ez sapientia humanoac iracasten dituen hitzéz, baina Spiritu sainduac iracasten dituenéz, gauça spiritualac spiritualetara appropriatuz.

14 Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.