1 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic.

2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale,

3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,

4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.

5 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.