12 Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan.

13 Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.

14 Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe:

15 Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora:

16 Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin: