1 Eta guertha cedin, populuac hura hertsen çuela Iaincoaren hitzaren ençuteagatic, bera Genesarethco lac bazterrean baitzegoen: 2 Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta hetaric ilkiric arrançalec sareac ikutzen cituzten: 3 Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén Simonena, othoitz ceguión lurretit retira leçan appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac. 4 Eta minçatzetic ichildu cen beçala, erran cieçón Simoni, eramac barnago, eta largaitzaçue çuen sareac hatzamaitera. 5 Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistruá, gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea. 6 Eta hori eguin çutenean, enserra ceçaten arrain mola handibat: eta ethencen cen hayén sarea. 7 Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney, ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano. 8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni. 9 Ecen icidura batec har ceçan hura eta harequin ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere. 10 Orduan erran cieçón Simoni Iesusec, Eztuála beldurric, oraindanic guiçon hatzamaile içanen aiz. 11 Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui içan çaizcan.
Publicidade
Lucas 5
Veja também
Publicidade