20 Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten ficotzea erroetarano eyhartua.

21 Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón, Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea eyhartu duc.

22 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Auçue Iaincoaren fedea.

23 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó.

24 Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.

25 Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen faltác.