36 Orduan vtziric populua ethor cedin etchera Iesus: eta ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Declara ieçaguc landaco hiracaren comparationea.

37 Eta harc ihardesten çuela érran ciecén, Haci ona ereiten duena da guiçonaren Semea.

38 Eta landá da mundua: eta haci ona, resumaco haourrac dirade: eta hiracá, Gaichtoaren haourrac dirade:

39 Eta hura erein duen etsaya, da deabrua: eta vztá, munduaren fina da: eta vzta biltzaleac, Aingueruäc dirade.

40 Bada hala nola biltzen baitute hiracá, eta suan erratzen, hala içanen da mundu hunen finean.

41 Igorriren ditu guiçonaren Semeac bere Aingueruäc, eta bilduren dituzte haren resumatic scandalo guciac, eta iniquitate eguiten dutenac.

42 Eta egotziren dituzte labe daichecanera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

43 Orduan iustoéc arguituren duqueite iguzquiac beçala, bere Aitaren resumán. Ençuteco beharriric duenac ençun beça.