1 ada dembora hartan ethor cedin Ioannes baptista, predicatzen çuela Iudeaco desertuan:

2 a cioela, Emenda çaitezte: ecen ceruètaco resumá hurbil da.

3 cen haur da Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, çucen itzaçue haren bidescác.

4 annes hunec bada çuen bere abillamendua camellu biloz, eta larruzco guerricoa bere guerruncean inguru: eta haren viandá cen othiz eta bassa eztiz.

5 rduan ethor cedin harengana Ierusaleme eta Iudea gucia, eta Iordanaren inguruco comarca gucia.

6 a batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela.

7 ussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen?

8 guin itzaçue bada fructuac emendamenduaren digneac.

9 a ezteçaçuela presumi ceuroc baithan erraitera, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita ahal dieçaqueola.

10 ada ia aizcorá arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu onic eguiten eztuen gucia piccatzen da eta sura egoizten.

11 guia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.

12 ere bahea bere escuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere oguibihia granerera: baina lastoa choil erreren du behinere hiltzen ezten suan.

13 rduan ethor cedin Iesus Galileatic Iordanera Ioannesgana, harenganic batheya ledinçát.

14 aina Ioannesec haguitz empatchatzen çuen hura, cioela, Nic behar diat hireganic batheyatu, eta hi ethorten aiz enegana ?

15 a ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Vtzac oraingotz: ecen hunela complitu behar diagu iustitia gucia. Orduan vtzi ceçan eguitera.

16 a Iesus batheyatu cenean, bertan ilki cedin vretic: eta huná, irequi içan çaizcan ceruäc, eta ikus ceçan Iaincoaren Spiritua vsso columba baten guissán iausten eta haren gainera ethorten

17 a huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut.