Publicidade

1 Reis 3

5 Bada Jauna Salomoni aguertu citzaioen gabaz ametsetan, erraten cioelaric: Galda çaçu nic ematea nahi duqueçuna.

6 Eta Salomonec ihardetsi çuen: Urricalpen handia hartu dioçu çure cerbitzari Dabid ene aitari, ibili den beçala cintasunean eta çucenean eta çure alderaco bihotz leialen; iduqui dioçu çure urricalpen handia, eta seme bat eman dioçu haren tronuan jarria dena, egun den beçala.

7 Eta orai, Jainco Jauna, erreguinaraci duçu çure cerbitzaria ene aita Dabiden orde; ni, berriz, haur gazte bat naiz, ene sar-ilkiac eçagutzen ez ditudana.

8 Eta çure cerbitzaria çuc hautatu duçun populuaren erdian da, populu nihonerecoa, konda eta cembat den har ez ditaqueena, ostearen handia gatic.

9 Çure cerbitzariari emanen dioçu beraz bihotz bat ethorcorra, juia ahal deçançat çure populua eta berez onguia gaizquitic; ecen norc juiatuco ahal du populu hori, çure populu horrembat handia?

10 Solas hori gogaragarri içan cen Jaunaren aitzinean, Salomonec galdatu çuelacotz horrelaco gauça.

11 Eta Jaunac Salomoni erran çaroen: Ceren gauça hori galdatu duçun, eta ez ditutzulacotz galdatu ez egun luceac, ez aberastasunac, edo çure etsaien biciac, bainan galdatu baituçu çuhurcia çucenaren berezteco;

12 Huna non eguin darotzudan çure galdeguitzaren arabera, eta eman darotzut bihotz bat çuhurra eta arguitua, hambatetaraino non, aitzinean çure iduricoric içan ez baita, eta çure ondotic ere jaiquico ez baita.

Veja também

Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-07-05_19-25-13-