29 Jaincoac Salomoni orobat eman ciozcan çuhurtasuna, umotasun handi bat, eta izpirituco hedadura bat, itsas-bazterrean den legardia beçain çabala.
30 Eta Salomonen çuhurciac Eguiptoarren eta iguzqui-sorthaldecoen çuhurcia gaihencen çuen.
31 Guiçon guciac baino çuhurrago cen; çuhurrago Ethan Ezraharra baino, Maholen seme, Heman, Calcol eta Dorda baino; eta aiphutan cen inguruetaco jendaia orotan.
32 Halaber Salomonec eguin cituen hirur mila parabola, eta haren canticac içatu ciren mila eta borz.