19 Hirico guiçonec ere Eliseori erran çaroten: Jauna, hiri huntaco egoitza hainitz ona da, cerorrec ikusten duçun beçala, jauna; bainan urac dira hainitz tzarrac eta lurra agorra.
20 Eta Eliseoc ihardetsi çaroeten: Ekar darotaçue unci berri bat, eta gatza eçar çaçue haren barnean. Hura ekarri çutenean,
21 Goan cen ithurrira, hartara arthiqui çuen gatza eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Onthu ditut ur hauquiec eta ez dira hauquietan içanen guehiago ez heriotzea, ez-eta agortasuna.
22 Urac onthuac içan ciren beraz orai arteo beçala, Eliseoc erran çuen hitzaren arabera.