Pular para o conteúdo
Publicidade

2 Reis 4

1 Bada, emaztequi batec, profeten emazteetaric cenac, Eliseori oihu eguiten çaroen, erranez: Ene guiçona, çure cerbitzaria, hil içan da; eta çuc badaquiçu çure cerbitzaria Jaunaren beldurti içatu dela; eta orai huna haren harcedurua ene bi semeen harcera dathorrela bere gathibu eguitecotzat.

2 Eliseoc erran çaroen: Cer nahi duçu eguin deçaçudan? Erran diçadaçu cer duçun etchean? Eta hunec ihardetsi çuen: Çure nescatoac deusere ez du etchean olio xorta bat baicic, ceintaz gançutzen bainaiz.

3 Eliseoc erran çaroen: Çoaz, maileguz çure hauço guciei galda dioçotzuete unci hutsac, eta ez guti.

4 Eta sar çaite, eta çure athea hers çaçu, çu eta çure semeac barrean çaretequeenean; eta olio hartaric unci hequietan orotan eçar çaçu; eta betheac ditazqueenean, eramanen ditutzu.

5 Hargatic emaztequia goan cen, eta athea hersi çuen bere gainera eta bere semeen gainera; semeec unciac aitzinera ekarcen ciozcaten, eta harec olioa barnera ematen çaroeten.

6 Eta unciac betheac içan cirenean, bere seme bati erran çaroen: Ekar diçadaçu uncia oraino. Eta hunec ihardetsi çaroen: Ez dut. Eta olioa guelditu cen.

7 Bada emaztequia ethorri cen eta Jaincoaren guiçona horietaz jaquinsun eguin çuen: Hunec erran çaroen: Çoaz, olioa sal çaçu, eta çure harceduruari berea bihur çoçu; çu berriz, eta çure semeac gaineracoaz bici çaitezte.

Veja também