Pular para o conteúdo
Publicidade

2 ERREGUEAC 4

8 Bada, egun batez guerthatu cen Eliseo Sunamen iragaiten cela. Bacen han handietaricaco emaztequi bat, ceinac iduqui baitzuen oguiaren jaten. Eta nola maiz iragaiten baitzen handic, haren gana aldaratzen cen oguiaren jatera.

9 Hunec bere senharrari erran çaroen: Oharcen naiz Jaincoaren guiçon saindu bat dela gure baithan maiz iragaiten den guiçon hori.

10 Eguin dioçogun beraz guela ttipi bat, eta hartan eçar diotzogun ohe bat, mahain bat, alki bat eta ganderailu bat, han egon dadiençat gure gana ethorrico denean.

11 Egun batez beraz Eliseo ethorriric aldaratu cen guela hartara eta han phausatu cen.

12 Eta erran çaroen Jieciri bere muthilari: Deith çaçu sunamtar andre hori. Muthilac deithuric, ethorri cenean Eliseoren aitzinera,

13 Hunec muthilari erran çaroen: Erroçu: Gauça gucietan arthatsuqui cerbitzatu gaituçu, cer nahi duçu eguin deçaçudan? baduçu cerbait eguiteco eta nahi duçu erregueri edo armadaco buruçaguiari minça naquioten? Hunec ihardetsi çuen: Baquean bici naiz ene populuaren erdian.

14 Eta Eliseoc erran çuen: Cer nahi du bada eguin dioçodan? Eta Jiecic ihardetsi çaroen: Ez becedi bilha, ecen haurric ez du eta horren senharra çahartua da.

15 Hargatic Eliseoc manatu çaroen deith ceçan; eta deithua içan cenean eta athearen aitzinean guelditu cenean,

16 Erran çaroen: Oraico urthe mugan eta oraico oren berean, biciac laguncen baçaitu, sabelean içanen duçu seme bat. Bainan harec ihardetsi çuen: Ez, othoi, ene jauna, Jaincoaren guiçona, ez gueçurric erran çure nescatoari.

17 Eta emaztequia haur batez amatu eta erdi cen Eliseoc erran demboran eta oren berean.

18 Bada, haurra tarrotu cen. Eta halaco egun batez, ilki eta goan cen batez bere aita gana, uzta-bilçaileetara,

19 Aitari erran çaroen: Min dut burutic, min dut burutic. Eta hunec muthil bati erran çaroen: Har çaçu eta eraman bere amari.

20 Harec hartu eta eraman çaroenean bere amari, amac bere alçora hartu çuen egüerdi arteo, eta hil cen.

21 Bada, ama igan cen, eta eçarri çuen Jaincoaren guiçonaren ohe gainean, eta athea hersi çuen; eta ilkiric,

22 Bere senharra deithu çuen eta erran çaroen: Muthiletaric bat eta asto bat igor çatzu, othoi, enequin, goan nadien Jaincoaren guiçona ganaraino, eta itzul nadien.

23 Hunec ihardetsi çaroen: Certaco çoaci haren gana? Ez da egun hilabethearen lehena, ez larumbata. Emazteac ihardetsi çuen: Goanen naiz.

24 Astoari harbalda eçarraraci çaroen, eta manatu çaroen muthilari: Eraguioçu eta higui çaite; ez niri astiz egon bidean, eta eguiçu nic manatzen darotzudana.

25 Bideari lothu cen beraz, eta Jaincoaren guiçona gana ethorri cen Carmelgo mendira. Jaincoaren guiçonac ikusi çuenean hari buruz heldu cela, Jieci bere muthilari erran çaroen: Horra sunamtar andre hura.

26 Çoazquio beraz bidera eta erroçu: Gauçac ongui dohaci çure inguruan, çure senharraren eta semearen ingurutan? Emaztequiac ihardetsi çuen: Bai, ongui.

27 Eta Jaincoaren guiçonaren gana mendira ethorri cenean, besarcatu cituen haren oinac; eta Jieci hurbildu cen haren aldaratzeco. Eta Jaincoaren guiçonac erran çuen: Utzaçu; ecen atsecabetan da hunen bihotza, eta Jaunac gorde içan darot eta ez darot aguertu.

28 Emaztequiac erran çaroen: Semeric galdatu içan othe darot ene jaunari? ez othe darotzut erran: Ez nitaz trufa?

29 Eliseoc erran çaroen Jieciri: Tinca çaçu guerria, ene makila escuan har çaçu eta çoaz. Guiçonic buruz-buru eguiten baduçu, ez agurric eguin; eta norbaitec agur eguiten badarotzu, ez bioçoçu ihardets; eta ene makila eçar çaçu haurraren beguithartearen gainean.

30 Bainan haurraren amac erran çuen: Bici bedi Jauna eta bici bedi çure arima, etzaitut utzico. Eliseo jaiqui cen beraz eta jarraiqui citzaioen emaztequiari.

31 Jieci berriz, hequien aitzinean goan cen, eta makila eçarri çuen haurraren beguithartearen gainean; bainan ez minçoa, ez tentua etzitzaizcon bihurtu. Itzuli cen bere nausiaren bidera eta berria ekarri çaroen cioelaric: Haurra ez da birphiztu.

32 Eliseo sarthu cen beraz etchera, eta hara non haurra hila çaroen etzana haren ohean.

33 Sarthuric athea hersi çuen bere gainera eta haurraren gainera, eta othoiztu çuen Jauna.

34 Eta igan eta etzan cen haurraren gainean; eçarri cituen bere ahoa haren ahoaren gainean, bere beguiac haren beguien gainean, bere escuac haren escuen gainean, eta bera makurtu cen haren gainera; eta berotu cen haurraren haraguia.

35 Eta itzuliric, etchean hara-hunaca ibili cen behin, eta igan cen berriz eta etzan haurraren gainean, eta haurrac çazpi harrosin eguin cituen eta beguiac idequi.

36 Eliseoc deithu çuen Jieci eta erran çaroen: Deith çaçu sunamtar andre hori. Deithua içan ondoan, sarthu cen Eliseoren gana. Hunec erran çaroen: Har çaçu çure semea.

37 Goan citzaioen Eliseori, bere burua haren oinetara arthiqui çuen eta lurraren gainean adoratu çuen; eta hartu çuen bere semea eta ilki cen.

Veja também