1 Naaman Siriaco erregueren armadaco buruçaguia, guiçon hainitz handia eta ikusia cen bere nausiaren baithan; hartaz ecic Siria salbatu çuen Jaunac. Bada, guerlaria eta aberatsa cen, bainan leguensua.
2 Eta Siriatic ohoin batzu ilki ciren, eta Israelgo lurretic gathibu eraman çuten nexca gaztetto bat, ceina baitzen Naamanen andrearen cerbitzuan.
3 Hunec erran çaroen bere etchecandreari: Oxala ene nausia goan balitz Samarian den profeta gana! harec laster sendatuco çuen bere leguenetic.
4 Hargatic Naaman sarthu cen bere jaunaren aitzinera eta berri hori eman çaroen, cioelaric: Hula eta hula minçatu da Israelgo lurreco nescatcha bat.
5 Siriaco erreguec erran çaroen: Çoaz eta gutunac igorrico diotzat Israelgo erregueri. Naaman bideari lothu cenean, hamar cilharrezco talendu eta sei mila urhezco diru eta hamar aldagarri berequin hartu cituen.
6 Israelgo erregueri gutunac ekarri ciozcan, hunelaco hitzetacoac: Gutun hau escura hartu duqueçunean, jaquinen duçu Naaman ene cerbitzaria bidali darotzudala bere leguenetic senda deçaçun.
7 Eta Israelgo erreguec gutunac iracurtu cituenean, bere soinecoac urratu cituen eta erran çuen: Jaincoa othe naiz ni, bicia ken eta eman ahal içateco, niri igorri darotanaz gueroz guiçon bat leguenetic sendatzera? ohartemaçue eta ikus ene contra makurbidequeta derabilala.
8 Eliseoc Jaincoaren guiçonac aditu çuenean hori, erran nahi da Israelgo erreguec soinecoac urratu cituela, igorri çaroen erranez: Certaco hautsi ditutzu soinecoac? Siriarra ethor bequit eta jaquin beça Israelen profeta bat badela.
9 Naaman ethorri cen beraz bere çaldi eta orga-lasterrequin eta guelditu cen Eliseoren athe aitzinean.
10 Eliseoc hau gaztiatu çaroen: Çoaz eta çazpitan garbi çaite Jordanean; sasualduco da çure haraguia, eta xahu eguinen çare.
11 Naaman hasarre cihoan guibelerat, cioelaric: Uste nuen ilkico citzaidala, eta gueldituric deithuco çuela bere Jainco Jaunaren icena, bere escuaz uquituco çuela leguenaren toquia eta sendatuco ninduela.
12 Abana eta Pharphar Damasco hibaiac ez othe dira Israelgo ur guciac baino hobeac ni hequietan garbitzeco eta xahu eguiteco? Guibelaz itzuliric beraz, eta gaitzituric cihoalaric,
13 Bere cerbitzariac hurbildu citzaizcoen eta erran çaroten: Aita, baldin profetac gauça gaitz bat erran balarotzu, segur eguin behar içanen cinduen; cembatez beraz hobequi erran darotzunaz gueroztic orai: Garbi çaite eta xahu gueldituco çare?
14 Naaman jautsi eta garbitu cen çazpi aldiz Jordanean Jaincoaren guiçonaren hitzaren arabera, eta haren haraguia bihurtu cen haur ttipi baten haraguia beçala, eta xahutua içan cen.