1 Bada, profeta semeec Eliseori erran çaroten: Huna leku hau, ceinetan çure aitzinean egoten baicare, guretzat hersi da.
2 Goacen Jordaneraino, eta bakotchac oihanetic gueiac har detzagun, guretzat egon-leku baten eguiteco. Eliseoc erran çuen. Çoazte.
3 Eta hequietaric batec erran çaroen: Çu ere çato beraz çure cerbitzariequin. Ihardetsi çuen: Ethorrico naiz.
4 Eta goan cen hequiequin. Jordanera ethorri cirenean, çurac ebaquitzen cituzten.
5 Bada, guerthatu cen, batec gueia ebaqui çuenean, haizcoraco burdina urera erori citzaioela; eta oihu eguin çuen eta erran: Ai! ai! ai! ene jauna, maileguz hartua nuen hori.
6 Eta Jaincoaren guiçonac erran çuen: Norat erori da? Eta berceac erakutsi çaroen lekua. Eliseoc egur bat ebaqui çuen, eta arthiqui çuen harat, eta burdina igueri aguertu cen.
7 Eliseoc erran çuen: Har çaçu. Berceac escua hedaturic, hartu çuen.