Pular para o conteúdo
Publicidade

2 Samuel 6

10 Eta etzuen bere etchera aldaratu nahi içan Jaunaren arka Dabiden hirian; bainan eçarri çuen Obededom Jethearraren etchean.

11 Eta Jaunaren arka hirur hilabethez egotu cen Obededom Jethearraren etchean; eta Jaunac benedicatu cituen Obededom eta haren etche gucia.

12 Berria erregue Dabidi ekarria içan cen Jaunac Obededom eta haren içate guciac benedicatu cituela, Jaincoaren arkaren cariaz. Dabid goan cen beraz eta Jaincoaren arka ekarri çuen bozcariotan Obededomen etchetic Dabiden hirira; eta Dabidequin baciren çazpi dançari-andana eta aratche bat bitimatzat.

Veja também