Publicidade

2 Samuel 6

12 Berria erregue Dabidi ekarria içan cen Jaunac Obededom eta haren içate guciac benedicatu cituela, Jaincoaren arkaren cariaz. Dabid goan cen beraz eta Jaincoaren arka ekarri çuen bozcariotan Obededomen etchetic Dabiden hirira; eta Dabidequin baciren çazpi dançari-andana eta aratche bat bitimatzat.

13 Eta Jaunaren arka ekarcen çutenec sei urhats eguin cituztenean, idi bat eta ahari bat imolatzen cituen.

14 Eta Dabid bere indar guciez dançan hari cen Jaunaren arkaren aitzinean; eta Dabidec liho-harizco ephodo bat çuen soinean.

15 Eta Dabidec eta Israelen etche guciac bozcariotan eta turutac joz baceramaten Jaunaren lekucotasuneco arka.

Veja também

Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-07-05_19-25-13-