Pular para o conteúdo
Publicidade

DANIELEN PROFECIA 9

24 Hirur hogoi eta hamar asteac laburtuac dire çure herritarren eta hiri sainduaren gainean, gal dadiençat legue-hauspena, akaba bekatua, eta ecezta tzarqueria; ethor dadien çucentasun bethierecoa, bethe ditecen ikuspen eta profeciac, eta sainduren saindua içan dadien gançutua.

25 Jaquiçu beraz eta ohartemaçu: Jerusalemeren berritzeco manua ilki denetic, Cristo buruçaguiraino içanen dire çazpi aste eta hirur hogoi eta bi aste; eta demboretaco hesturen erdian berrituac içanen dire plaça eta harrasiac.

26 Eta hirur hogoi eta bi asteren buruan, hilen dute Cristo; eta hura ukatu behar duen populua, ez da guehiago haren populua içanen. Eta populu batec, ethorcecoa den buruçagui batequin, urraturen ditu hiria eta sainduteguia; eta xahupena içanen eta guerla akabatu ondoan içanen da erabaquia den desmasia.

27 Aste batez Cristoc ascorequin gogorturen du bere batasuna; eta astearen erdian galduren dire bitimac eta sacrificioa; eta desmasiaren hatsgarriqueria içanen da temploan; eta akipeneraino eta akabançaraino iraunen du desmasiac.

Estes versículos te tocaram? Ore agora!

+581 estão orando agora.

Junte-se à corrente de oração.

Veja também