11 Bada Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric:
12 Aditu ditut Israelgo semeen erasiac: erroçute: Gaur janen duçue haraguia, eta bihar goicean aseco çarete oguiz: eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna.
13 Bada, guerthatu cen arrats aphalean, calla iganic, estali cituela campac: ihinça ere goicean hedatua cen campen inguruan.
14 Eta estali içan çuenean lurraren axala, eremuan aguertu cen bihi xehe bat, xurruan joa balitz beçala, içotza iduri lurraren gainean.
15 Hori ikusi çutenean, Israelgo semeec elkarri erran çuten: Manhu? erran nahi baita; Cer da hori? ecen etzaquiten cer cen hura. Moisec erran cioten: Hori da oguia çuei Jaunac jateco eman darotzuetena.