Pular para o conteúdo
Publicidade

Êxodo 18

17 Bainan Jethroc erran cioen: Etzare ongui hari.

18 Lan eragabean akitzen çarete çu eta çurequin den populu hau: eguiteco hori çure indarrez goiticoa da, bakarric ecin jasanen duçu.

19 Bainan ençun çatzu ene solasac eta conseiluac, eta Jaincoa çurequin içanen da. Çu içan çaquizco populuari Jaincoari dagozquioten gaucetan, Jaunari eramateco haren galdeac:

20 Eta irakats çotzu populuari ceremoniac eta ohore emateco moldea, eta bidea ceina-barna sarthu behar baitira, eta eguin behar dituzten lanac.

21 Bainan populu gucitic berez çatzu guiçon larderiacoac eta Jaincoaren beldur direnac, ceinen baithan aurkituco baita cintasuna; eta jaramanqueria higüin içanen dutenac: eta hequietaric jar çatzu buruçagui, batzuec mila guiçonen, berce batzuec ehunen, berce batzuec berrogoi eta hamarren, eta berceac hamarren.

22 Hequiec juia beçate populua ordu oroz: bainan eguiteco handiric balin bada, ekarrico dituzte çu gana, eta berec ttipiagoac xoilqui juiatuco dituzte: eta carga çathituric berceetara, arinagoa içanen da çuretzat.

23 Hori eguiten baduçu, Jaincoaren manamendua betheco duçu eta haren manuei ihardetsico ahal dioçute: eta populu hau gucia baquearequin itzulico da bere lekuetara.

Veja também