Pular para o conteúdo
Publicidade

Ecsodoa 20

18 Bada populu guciac aditzen cituen açançac eta turutaren durrundac, eta ikusten arguiac eta mendia ketan: eta icituac eta ikaratuac urrundic egon ciren,

19 Moisi erraten ciotelaric: Çu minça çaquizquigu, eta ençunen çaitugu: Jauna ez bequigu minça guri, hil ez gaitecen beldurrez.

20 Eta populuari erran cioen Moisec: Ez içan beldurric; ecen çuen frogatzera ethorri da Jauna, eta haren beldurra çuen baithan içan dadiençat eta ez deçaçuençat bekaturic eguin.

21 Eta populua egon cen urrundic. Moise ordean hurbildu cen Jaincoa çagoen lanhora.

22 Jaunac Moisi erran cioen oraino: Hau erranen dioçute Israelgo semeei: Ikusi duçue cerutic minçatu natzaitzuela.

23 Ez duçue eguinen cilharrezco jaincoric, eta urhezco jaincoric ez duçue eguinen.

24 Lurrezco aldare bat eguinen darotaçue, eta haren gainean escainico çuen holocausta eta baquezco bitimac, çuen ardiac eta idiac, ene icenaren aiphamena içanen den leku gucietan: ethorrico naiz çure gana, eta benedicatuco çaitut.

25 Baldin aldarea harrizcoa eguiten badarotaçu, ez duçu hura harri picatuz eguinen: ecen baldin picoa alchatzen baduçu haren gainera, kutsatua içanen da.

26 Etzare mailetaric içanen ene aldarera, itsusi denic çutan aguer ez dadien.

Estes versículos te tocaram? Ore agora!

+581 estão orando agora.

Junte-se à corrente de oração.

Veja também