10 Setimezco çurez eguiçue arka bat, ceinaren lucetasuna içanen baita bi beso eta erdi, çabaltasuna beso bat eta erdi, goratasuna bardin beso bat eta erdi.
11 Eta barnetic eta campotic urheztatuco duçu urhe garbienetic: eta gainean eguinen dioçu urhezco koro bat inguru gucian,
12 Eta lau urhe-erreztun, arkaren lau izquinetan eçarrico ditutzunac: bi erreztun sahets batetic eta bia bercetic.
13 Halaber eguinen dituçu hagac setim çurez, eta urhez estalico dituçu:
14 Eta sarthuco dituçu arkaren sahetsetan diren erreztunetaric, arka hequietan erabilcecotzat.
15 Hagac egonen dira bethi erreztunetan, eta ez dira hequietaric behin-ere atheratuco.
16 Eta arkan eçarrico duçu nic çuri emanen darotzudan lekucotasuna.
17 Eta eguinen duçu propiciatorio bat urhe garbienetic: içanen da bi beso eta erdi luce, eta beso bat eta erdi çabal.
18 Orobat eguinen dituçu urhe beratic bi querubin propiciatorioaren bi buruetan.
19 Querubin bat içan bedi sahets batean, eta bercea bercean.
20 Eta estal betzate propiciatorioaren bi sahetsac, hegalac hedatuz, eta oraclea itzaliz, eta elkarri beguira beçate, beguitharteac itzuliz propiciatoriora ceinac estalico baitu arka,
21 Eta huntan eçarrico baituçu nic emanen darotzudan lekucotasuna.