16 Ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac: ceren hori eguin duçun, eta ez baituçu çure seme bakarra guphidetsi ni gatic,
17 Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe.
18 Eta çure ondoregoan benedicatuac içanen dira lurreco jendaia guciac, ceren ene hitzen manuco eguin çaren.