Pular para o conteúdo
Publicidade

JENESA 4

12 Çuc lanthu-eta, ez darozquitzu bere fruituac emanen: lurraren gainean ihes eta lekuz-leku ibilico çare.

13 Eta Cainec ihardetsi cioen Jaunari: Handieguia da ene bekatua, nic merecitzecotzat barkamendua.

14 Huna non egun kencen nauçun ene lurretic, eta ni gordeco naiz çure beguietaric, eta lurrean içanen naiz ibildaun eta ihesdun: beraz hilen nau edocein atzematen nauenac.

15 Eta Jaunac erran cioen: Ez da holacoric içanen: bainan nornahic hil deçan Cain çazpitan gaztigatua içanen da. Eta Jaunac Caini hatz bat eçarri içan cioen, atzematen çuenac hil etzeçançat.

16 Cain Jaunaren aitzinetic atheraturic ihesdun egon cen Edenetic iguzqui-sorce alderaco bazterretan.

Veja também