8 Hau ere Jaincoac erran cioen Noeri eta harequin batean haren semeei:
9 Huna non eguinen dudan patu çuequin, eta çuen ondotic çuen ondoregoarequin,
10 Eta çuequin diren abere guciequin, hala hegastinetan, nola aciendetan eta lurreco basabereetan, arkatic athera içan direnetan, eta lurreco abere gucietan.
11 Ene patua eguinen dut çuequin, eta gaurguero ez da haragui bicia uholdeco urez xahutuco gucia, eta hemendic aitzina ez da uholderic içanen lurra hondatuco duenic.