Pular para o conteúdo
Publicidade

Isaiasen Profecia 26

1 Cantica hau egun hartan Judaco lurrean içanen da cantatua: Sion da gure indarreco hiria; salbatzailea jarriren da hartan harrasi eta harrasi-aitzineco.

2 Çabal çatzue atheac, eta sar bedi jendaqui çucen, eguiaren beguiralea.

3 Goan da errebelamendu çaharra; beguiraturen duçu baquea; baquea, Jauna, ceren dugun çure baithan iduqui phesquiça gurea.

4 Jauna baithan eçarri duçue bethicotzat çuen iguriquitza, Jainco Jaun hazcarraren baithan bethi gucico;

5 Ceren aphalduco baititu gora çaudenac; beheitituco baitu hiri hampurutsua; aphalduco du lurreraino, jautsaracico du herrautseraino.

6 Azpian erabilico du oinac, beharraren oinac, noharroinen çangoac.

7 Prestuaren bidexca çucena da; çucena da ibilceco prestuaren bidea.

8 Eta çure manamenduetaco bidexquetan iguriqui çaitugu, Jauna; gure arimaco lehian çauden çure icena eta çure orhoitzapena.

9 Gau gucian çure lehiaz egotu da ene arima; eta oraino ene izpirituaz eta ene bihotz guciaz goicetic çure ganat egonen naiz atzarria. Çure erabaquiac lurrean betheco ditutzunean, munduan daudecenec ikasiren dute çucentasuna.

10 Urrical gatzaizquion gaixtaguinari; ez du ikasico çucentasuna: sainduen lurrean eguin ditu tzarqueriac, eta ez du ikusico Jaunaren ospea.

11 Jauna, alcha bedi çure escua, eta ez beçate ikus: ikus beçate populu bekaiztiec, eta ahalquez urth beitez; eta suac irets betza çure etsaiac.

12 Jauna, emanen darocuçu baquea, ecen çuc eguin darozquigutzu gure eguinça guciac.

13 Jauna, gure Jaincoa, çutaz berce nausiric içatu da gure gainean: çure icenaz bakarric orhoit begaitez çu baithan.

14 Hilcen direnac ez beitez bici, diganteac ez beitez bicira bihur: horren gatic ethorri çaizquiote ikustera, eta phorroscatu ditutzu, eta eceztatu duçu hequiezco orhoitzapen gucia.

15 Ongui eguin dioçu, Jauna, populu huni, ongui eguin dioçu: ospe bihurtua içan othe çaitzu? Urrundu ditutzu hunen lurreco muga guciac.

16 Jauna, beren hesturan bilhatu çaituzte; hesturaco auhenetan eçagutaracico dioçute çure irakaspena.

17 Nola içorra den emaztequia, heiagoraca baitago oinhaceen erdian, erditzeco ordua hurbildu çaionean; hala gare, Jauna, çure aitzinean bilhacatuac.

18 Ernaldu eta erdi beçala gare, eta haicea ilki da gu gatic; lurrean ez dugu salbamenduzco fruituric atheratu; hargatic ez dira erori lur huntaco egoiliarrac.

19 Çuc hilac bicico dira; ene hilac bizturen dira. Atzar çaitezte eta laudorioac canta çatzue, herrautsean egoten çaretenac; ecen arguizco ihinça da, Jauna, çure ihinça, eta xahutuco duçu diganteen lurra.

20 Çoaz, ene populua, sar çaite çure gueletan; atheac hersatzu çure gainera; çaude aphur bat gorderic, gaitzidura iragan dadien arteo.

21 Ecen huna non bere toquitic ilkitzera dohan Jauna, ikarceco lurrean dagoenac haren contra eguin tzarqueria; eta lurrac aguertuco du gainera ixuri dioten odola, eta ez ditu guehiago estalico hartan gorde dituzten hilac.

Todos os capítulos de Isaiasen Profecia 66
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Estes versículos te tocaram? Ore agora!

+581 estão orando agora.

Junte-se à corrente de oração.