Pular para o conteúdo
Publicidade

Isaiasen Profecia 34

1 Jendaiac, hurbil çaitezte eta adi çaçue; populuac, çaudezte erre; adi beçate lurrac eta harec daducanac, munduac eta harec dakarren guciac.

2 Ecen Jaunaren gaitzidura jendaqui gucian gainean da, haren sepha armada gucien gainean: oro hilcen, oro heriotzeari ematen ditu.

3 Hequien hilac arthiquiac egonen dira, hiliquietaric iganen da urrin gaitza; hequien odola mendietaric çurrutaca goanen da.

4 Eta ceruetaco içarreria gucia iraunguia egonen da, eta ceruac liburu bat beçala bilduco dira, eta hango içarreria gucia erorico da, hostoa mahastitic edo picotic erorcen den beçala.

5 Ecen ceruan horditu da ene marrauça: huna non Idumearen gainera jautsico den, ene justiciaren aguerceco heriotzeari eman dudan populuaren gainera.

6 Jaunaren marrauça odolez bethea da, guicendu da bilgorrez, bildotsen eta akerren odolez, ahari-guicenen odolez; Bofran da ecen Jaunaren bitima, eta heriotzequeta handia Edomen lurrean.

7 Eta licornac jautsico dira hequiequin, eta cecenac botheretsuequin; lurra hordituco da hequien odolaz, eta çothala hequien urinaz;

8 Ecen hau da Jaunaren aspercundeco eguna eta Sionen sari çucembidecoen urthea.

9 Edomgo ur-errecac biketara eta hango çothala sufretara bihurturen dira; eta hango lurra bike kaldatua içanen da.

10 Ez gau, ez egun ez da iraunguituren, bethi gucian iganen da handic kea; guiçalditic guiçaldira desmasian egonen da, menderen mendetan ez da içanen han gaindi iraganen denic.

11 Pelicanoa eta sagarroia içanen dira hango nausi; ibisac eta beleac han eguinen dute beren egoitza; haria haren gainera hedatua içanen da haren eceztatzeco, eta beruna haren desmasatzeco.

12 Hango handiac ez dira han içanen; erregue bat nahiz, galdeca harico dira, eta hango buruçagui guciac eceztatuac içanen dira.

13 Elhorriac eta hausinac sorthuco dira hango etcheetan, laharrac hango hazcargailuetan, eta hura içanen da erainsugueen etzan-leku eta ostruquen alhapide.

14 Eta debruac eta guiçastoac han batuco dira, eta iletsuac bata berceari oihuca harico dira; emasugueac han içanen du bere ohancea eta aurkituren phausua.

15 Han eguinen du sagarroiac bere cilhoa, eta harico ditu umeac, eta inguru-inguru cilhoa eguinic haren gueriçan beroqui iduquiren ditu; han, bat bercea gana bilduco dira miruac.

16 Arduratsuqui bilha çaitezte Jaunaren liburuan, eta iracur çaçue: nic erran hauquietaric bakar batec ez du hutseguinen, ez dira bat bercearen gogait egonen; ceren ene ahotic atheratzen dena, Jaunac da manatua, eta haren izpirituac eçarri ditu batera.

17 Eta harec berac eguin diotzate beren çathiac, eta haren escuac bereci diote Idumea neurrica; behin bethico dute goçaturen, menderen mendetan hura içanen dute egoitzatzat.

Todos os capítulos de Isaiasen Profecia 66
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Estes versículos te tocaram? Ore agora!

+581 estão orando agora.

Junte-se à corrente de oração.