Publicidade

Isaías 55

1 Egarri çareten guciac, çatozte uretara; eta diruric ez duçuenec, laster eguiçue, eros eta jan çaçue; çatozte, erosaçue arno eta esne diruric gabe eta trucadaric batere gabe.

2 Certaco igorcen duçue dirua, ez oguitan, eta çuen lana, ez asetzeco? Ençun neçaçu eta adi; hazcurri ona har çaçue, eta goritasunean çuen arimac goço hartuco du.

3 Emadaçue beharria, eta çatozte ene gana; adi çaçue, eta bicico da çuen arima, eta çuequin joco dut bethico patua, Dabidi aguindu urricalmenduaren cinceco.

4 Huna non hura jendaiei eman diotedan lekuco, buruçagui eta irakasletzat.

5 Huna non deithuco duçun eçagutzen ez duçun jendaqui bat, eta eçagutzen etzintuzten jendaiec çure gana laster eguinen dute çure Jainco Jauna gatic, Israelgo saindua gatic, ceren çaituen ospatu.

6 Aurki daitequeeno, bilha çaçue Jauna; dei eguioçue, hurbil deno.

Veja também

Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-07-05_19-25-13-