Pular para o conteúdo
Publicidade

Jó 25

1 Baldad Suharrac berriz, ihardestean erran çuen:

2 Ceruco gainetan baquea erreguinarazten dituenaren baithan daude ahala eta larderia.

3 Athera ahal othe daiteque cembat diren haren soldadoac? Eta noren gainera ez da haren arguia ilkitzen?

4 Jaincoaren parrean guiçona çucençat athera othe daiteque, edo emaztequiaren umea garbi aguer othe daite?

5 Ilharguiac berac ez du arguitzen, eta içarrac ez dira xahu haren aitzinean.

6 Cembatez gutiago guiçona, usteldura bat dena, eta guiçasemea har bat baicic ez dena?

Veja também