14 Itzul çaitezte, itzul, ene haurrac, dio Jaunac, ceren ni içanen bainaiz çuen senhar; eta hartuco çaituztet bat hiri batetic eta bia ahaidego batetic, eta sarraracico çaituztet Sionen.
15 Eta emanen darozquitzuet ene bihotzaren araberaco arçainac, eta hequiec hacico çaituztete jaquitateaz eta irakasmenaz.
16 Eta populatuco çaretenean eta lurraren gainean berhatuco egun hequietan, dio Jaunac, ez dute guehiago erranen: Jaunaren batasuneco arka. Eta etzaitzue guehiago gogorat ethorrico, eta etzarete hartaz orhoituco; eta nihor ez da haren ikustera ethorrico eta ez da guehiago içanen.