6 Bere senharraren gana goan cenean, erran çaroen: Jaincoaren guiçon bat ethorri da ni gana, aingueru beguitharte bat çuen, guciz lazgarria. Galdeguin diodanean nor cen, nondic heldu cen eta cer icen çuen, ez darot erran nahi içatu.
7 Bainan hau ihardetsi içan darot: Huna non amatuco eta erdico çaren seme batez: berautzu arnoric edan ez sagarnoric, ez-etare jan deusere lohiric; ecen haurra, ttipitic, eta bere amaren sabeletic bere heriotzeco eguneraino, Jaincoaren Naçarearra içanen da.
8 Hargatic Manuec othoiztu çuen Jauna, eta erran çaroen: Jauna, othoi, Jaincoaren guiçon bidali içan duçuna, berriz ethor bedi eta irakats beçagu sorcecoa den haurraz cer eguin behar dugun.