Pular para o conteúdo
Publicidade

LUKAS 9

1 Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean, eta eritassunén sendatzeco.

2 Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta erién sendatzera.

3 Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztuçuela birá arropa.

4 Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte.

5 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue testimoniagetan hayén contra.

6 Hec bada ilkiric ioaiten ciraden burguz burgu, euangelizatzen eta sendatzen çutela leku gucietan.

Veja também