Pular para o conteúdo
Publicidade

Nahumen Profecia 1

1 Ninibaren sortha. Nahum Elcestarraren ikuspeneco liburua.

2 Jauna da Jainco bekaizcor aspercen dena; Jaun aspercen dena eta hasarreduna, Jaun bere etsaien gainean aspercen, eta bere ixterbeguien contra hasarretzen dena.

3 Jauna da jasancor, eta indarrez handi, eta hobengabetzat hobenduna utzico ez duena. Phesia xirimolen erdian dire haren bideac, eta hedoiac dire haren çangoetaco herrautsa.

4 Larderiatzen eta agorcen du itsasoa, eta mortu eguiten ditu hibai guciac. Erkiduran daude eta , iraungui da Libango lorea.

5 Jaunac iharrosi ditu mendiac eta desmasian eçarri munhoac; haren aitzinean ikaran daude lurra, eta mundua, eta hartan daudecen guciac.

6 Norc iraun haren gaitziduraren aitzinean? norc ihardets haren hasarrearen oldarrari? Gaitzidura hedatu da sua beçala, eta urratu ditu harriac.

7 Ona da Jauna, eta indar ematen du hesturaco egunean, eta eçagutzen ditu haren baithan beren phesquiça daducatenac.

8 Eta toqui hunen xahupena eguinen du iragaiten den uholde batez; eta ilhumbeec joco dute haren etsaien ondotic.

9 Cer asmu derabilcaçue Jaunaren contra? berac xahuturen çaituzte; bigarren hestualdiric ez da jaiqui beharco.

10 Ecen lapharrec nola baitute elkarren artean sasi bat eguiten, hala-hala da elkarrequin edaten dutenen bilkua. Lasto idorra beçala erreac içanen dire.

11 Hitaric ilkico da guiçon bat, Jaunaren contra malçurqueria asmatzen, gogoz tzarqueria eguiten harico dena.

12 Hau dio Jaunac: Içan beitez nahi becembat eta nahi beçain hazcar, halaric-ere murriztuac içanen dire eta murriztailea iraganen da. Çuri berriz, eman darotzut atsecabe, bainan ez darotzut guehiago emanen.

13 Eta orai çure bizcarretic xehaturen dut haren cigorra, eta trencaturen ditut çure estecac.

14 Eta Jaunac emanen ditu hire gainean bere manuac: ez dut guehiago hire icenetic haciric ilkico; hire jaincoaren etchetic eceztaturen ditiat molde urthu eta cicelatuac eta etche hura eçarriren diat hire hobi, desohoratua haicelacoz.

15 Hara mendien gainean, berri ona, baque berria ekarcen duenaren urhatsa. Oi Juda, besta çatzu çure besta-buruac, eta bihur çatzu çure botuac; ceren Belial ez baita guehiago çutan gaindi iragaitera abiaturen; cen gucia galdu da.

Lugar Bíblico
Região / Território
Basã
Hoje: Saham al Jawlan
בָּשָׁןbashan
Basã é a terra do reino de Ogue, que reinou em Astarote e Edrei e foi derrotado por Moisés. Coube à tribo de Manassés, e nela ficava Golã, cidade de refúgio (Josué 13:12).
32,78° N, 35,93° L
Citado em 53 versículos
Ver página completa
Lugar Bíblico
Monte / Elevação
Monte Carmelo
Hoje: Monte Carmelo, Israel
כַּרְמֶלkarmel
O Monte Carmelo é o monte onde Acabe reuniu os profetas, depois de convocar todos os israelitas, e onde Elias subiu ao topo e se curvou até o chão. A sunamita foi até lá ao encontro do homem de Deus (1 Reis 18:20).
32,67° N, 35,02° L
Citado em 18 versículosTb.: Carmelo
Ver página completa
Todos os capítulos de Nahumen Profecia 3
  1. 1
  2. 2
  3. 3

Estes versículos te tocaram? Ore agora!

+581 estão orando agora.

Junte-se à corrente de oração.