Publicidade

Ezequiel 15

1 Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric:

2 Guiçasemea, certaco da mahatsaren çura, oihanetaco çuhamu gucien aldean?

3 Hartaric hartuco othe da lan cerbaiten eguiteco gueia, edo hartaric eguinen othe da tresna cerbaiten dilindan eçarceco ciria?

4 Suari jatera ematen çaio; suac erretzen diozca bi muthurrac, eta erdia ikazten da; cerbait lanetaco on othe da?

5 Oso cenean ere, deusetaco etzen; cembat gutiago suac iretsi eta erre ondoan, hartaric lan cerbait eguinen da?

6 Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Nola oihanetaco çuhamuen artean mahats-çura baita suari eman dudana, hala emanen ditut Jerusalemdarrac.

7 Itzuliren dut hequien contra ene beguithartea; sutic ilkico dire, eta suac erreco ditu; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, hequien contra beguithartea itzuli dudana;

8 Eta nic eguin dudala lurra ecin-hurbilduzcoa eta desmasiatua, ene leguearen hausleac direlacoz, dio Jainco Jaunac.

Veja também

Publicidade
Bíblia Online Bíblia Online

Bíblia Online • Versão: 2026-06-18_14-04-22-