1 Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec,

2 Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun:

3 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

4 Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic:

5 Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian:

6 Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura:

7 Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela.

8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.