Oração

Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.

Tiago 4:8

Paussu gabe othoitz eguiçue.

1 Tessalonicenses 5:17

Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue.

Ecen escatzen den guciac, recebitzen du: eta bilhatzen duenac, erideiten du : eta bulkatzen duenari, irequiren çayó.

Mateus 7:7,8

Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue.

Mateus 21:22

Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidançá, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, ençuten gaituela.

1 João 5:14

Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen.

Tiago 4:2

Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

Filipenses 4:6,7

Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean, erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala, lurrean-ere.

Gure eguneco oguia iguc egunecotzat.

Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic.

Lucas 11:2-4

Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin.

Colossenses 4:2

Goacen bada segurançarequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden deçagunçát aiuta behar demboraco.

Hebreus 4:16

Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac.

Tiago 5:16

5 Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó.

6 Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.

7 Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:

8 Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.

Tiago 1:5-8

Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.

João 15:7

Eta gauaren erdian Paulec eta Silasec othoizten eta laudatzen çuten Iaincoa: eta ençuten cituzten estecaturic ceudenéc.

Atos 16:25

Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.

Mateus 18:20

Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.

Filipenses 4:19

Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue.

Mateus 7:7

Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.

Tiago 1:6

Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.

João 14:13

Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte, eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua dençát.

João 16:24

Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.

Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen.

João 14:13,14

Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari,

Efésios 3:20

Eta othoitz eguiten duanean, ezaicela hypocritác beçala: hæy laket ciayec congregationetan eta carrica cantoinetan çutic daudela othoitz eguitea, guiçonéz ikus ditecençat: eguiaz erraiten drauçuet ecen recebitzen dutela bere saria.

Mateus 6:5

Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.

Marcos 11:24

Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte, eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue.

Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayo.

Lucas 11:9,10

Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu.

1 João 3:22

Eta Iaincoaren promessaren gainean etzeçan duda incredulitatez: baina fortifica cedin fedez Iaincoari gloria emanic:

Eta frangoqui seguraturic, ecen hari promes eguin ceraucana, botheretsu cela eguiteco-ere.

Romanos 4:20,21

Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz.

Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic.

Romanos 8:26,27

Baina çuey diotsuet dançuçuenoy, Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten çaituzteney.

Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic.

Lucas 6:27,28

Eta baldin badaquigu ecen harc ençuten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac.

1 João 5:15

Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney?

Mateus 7:11

Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.

Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:

Tiago 1:6,7

Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic:

Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.

Lucas 22:31,32

Bada impossible da fede gabe haren gogaraco içatea: ecen Iaincoagana ethorten denac, behar da sinhets deçan ecen Iaincoa badela, eta hura bilhatzen dutenén recompensaçale dela.

Hebreus 11:6

Eta aitzinachiago ioanic, ahozpez iar cedin, othoitz eguiten çuela, eta cioela, Ene Aitá, baldin possible bada, iragan bedi eneganic copa haur: guciagatic-ere ez nola nic nahi baitut, baina nola hic.

Mateus 26:39

Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela.

Etzaretela beraz hetarát irudi: ecen badaqui çuen Aitac ceren behar çareten, esca çaquizquioten baino lehen.

Mateus 6:7,8

9 Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena:

10 Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere.

11 Gure eguneco oguia iguc egun.

12 Eta quitta ietzaguc gure çorrac, nola guc-ere gure çordunéy quittatzen baitrauegu.

13 Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.

Mateus 6:9-13

Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.

João 15:16

Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela.

Mateus 6:7

Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic.

1 Timóteo 2:8

Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,

Efésios 6:18

Hauc guciéc perseueratzen çutén gogobatez othoitzatan eta orationetan emaztequin, eta Iesusen ama Mariarequin, eta haren anayequin,

Atos 1:14

Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.

Romanos 12:12

Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän.

Mateus 18:18

Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

Filipenses 4:6

Bethiere çareten aleguera.

Paussu gabe othoitz eguiçue.

Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.

1 Tessalonicenses 5:16-18

Gauça hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledinçát.

Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát.

2 Coríntios 12:8,9

Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.

Mateus 6:6

Baina deabru mota haur ezta ilkiten orationez eta barurez baicen.

Mateus 17:21

Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidançá, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, ençuten gaituela.

Eta baldin badaquigu ecen harc ençuten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac.

1 João 5:14,15

1 Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe:

2 Cioela, Iugebat cen hiri batetan Iaincoaren beldur etzenic, eta nehorçaz conturic eguiten etzuenic:

3 Eta cen hiri hartan emazte alhargumbat, eta ethor cedin harengana, cioela, Eguidac iustitia neure partida contrastaz.

4 Eta harc etzuen deus eguin nahi vkan dembora lucez: baina guero erran ceçan bere baithan, Iaincoaren beldur ezpanaiz-ere eta nehorçaz conturic ez eguitenagatic:

5 Badaric-ere ceren fascheria emaiten baitraut alhargun hunec, iustitia eguinen draucat, finean-ere ethorriz buruä hauts eztieçadan.

6 Eta dio Iaunac, Ençuçue cer iuge gaichto harc erraiten duen:

7 Bada Iaincoac eztraue iustitia eguinen bere elegitu gau eta egun hari oihuz dagozcaney, hayén alde asserretzera luçatzen badu-ere?

8 Erraiten drauçuet, ecen hayén mendequioa eguinen duela sarri. Baina guiçonaren Semea dathorrenean, eridenen othe du federic lurrean?

Lucas 18:1-8

Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.

Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela.

Mateus 6:6,7

Bada gauça gucién fina hurbiltzen da. Çareten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera:

1 Pedro 4:7

Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco.

Hebreus 7:25