Amizade

Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda.

Tiago 4:4

Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.

Romanos 12:10

Ecen çuen ikusteco desir handia dut, cembeit dohain spirituál parti dieçaçuedançát, çuen confirmatzeco:

Erran nahi dut, çuen eta ene elkarrequilaco fedeaz consola nadinçát.

Romanos 1:11,12

Etzaiteztela seduci. Propos gaichtoéc corrumpitzen dituzte conditione onac.

1 Coríntios 15:33

Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi.

Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan.

1 João 4:11,12

Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.

1 João 4:7

Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan.

João 15:13

Ohoraitzac aita eta ama. Eta, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

Mateus 19:19

Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet.

João 15:15

Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala

João 15:12

Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere.

1 João 4:21