O que é Bom

Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, eta remerciamenduac guiçon guciacgatic:

Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin.

Ecen haur gauça ona eta atseguinetacoa duc Iainco gure Saluadorearen aitzinean,

1 Timóteo 2:1-3

Bada Legueaz den becembatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on.

Romanos 7:12

Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.

Tiago 1:17

Gauça ona da gatza, baina baldin gatza gueçat badadi cerçaz hura gacituren duçue? Auçue ceuróc baithan gatz, eta baque auçue elkarren artean.

Marcos 9:50

Ecen Iaincoaren creatura gucia duc on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada.

Ecen creaturá sanctificatu dihoac Iaincoaren hitzaz eta orationez.

1 Timóteo 4:4,5

Eztadila beraz çuen vnguia gaitz erran.

Romanos 14:16

Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.

Romanos 12:2