Alegria e Felicidade

Beha gaudelaric fedearen capitainagana eta, compliçaleagana, Iesusgana: ceinec escutan çuen bozcarioaren orde suffritu vkan baitu crutzea, ahalquea menospreciaturic, eta Iaincoaren thronoaren escuinean iarri içan da.

Hebreus 12:2

Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.

Hunelacoén contra legueric ezta.

Gálatas 5:22,23

Bada impossible da fede gabe haren gogaraco içatea: ecen Iaincoagana ethorten denac, behar da sinhets deçan ecen Iaincoa badela, eta hura bilhatzen dutenén recompensaçale dela.

Hebreus 11:6

Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin.

Romanos 12:15

16 Bethiere çareten aleguera.

17 Paussu gabe othoitz eguiçue.

18 Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.

1 Tessalonicenses 5:16-18

Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát.

João 15:11

Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.

Romanos 12:12

Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz.

Romanos 14:17

Batbederac bere bihotzean proposatzen duen beçala, begui: ez tristitiarequin edo bortchaz: ecen alegueraqui emaiten duenari on daritza Iaincoac.

2 Coríntios 9:7

Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte, eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua dençát.

João 16:24

Cein ikussi eztuçuelaric maite baituçue: ceinetan orain ikusten eztuçuelaric, baina sinhesten duçuelaric, alegrança erran ecin daitenez eta gloriosoz alegueratzen baitzarete.

Eramaiten duçuelaric çuen fedearen fina, cein baita, arimén saluamendua.

1 Pedro 1:8,9

Iaincoaren vorondatez çuetara bozcariorequin ethor nadinçát, eta çuequin batean recrea nadinçát.

Romanos 15:32

Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte.

Filipenses 4:4

Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.

João 16:22

Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin.

1 Timóteo 6:6

Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.

2 Coríntios 12:10

Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten

Lucas 15:7

Berriz comparatu da ceruètaco resumá thesaur landa batetan gorderic dagoenarequin, hura eridenic guiçon batec estali vkan du: eta harçazco bozcarióz ioaiten da, eta duen gucia saltzen du, eta landa hura erosten.

Mateus 13:44

Ene anayeác, bozcario perfectotan educaçue tentatione diuersetara eror çaiteztenean:

Daquiçuelaric ecen çuen fedearen phorogançác patientia engendratzen duela.

Tiago 1:2,3

Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez.

Romanos 15:13

Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco:

1 Timóteo 6:17