Amor ao Próximo

Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez.

1 Coríntios 16:14

1 Charitate fraternala egon bedi.

2 Hospitalitatea eztaquiçuela ahanz: ecen harçaz batzuc etzaquitelaric ostatuz recebitu vkan dituzte Aingueruäc.

3 Çaretén orhoit presoneréz, hequin presoner bacinete beçala: affligitzen diradenez, ceuroc-ere gorputzez affligitzen bacinete beçala.

Hebreus 13:1-3

Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du.

Romanos 13:8

Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.

1 João 3:11

Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu.

1 João 3:16

Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue:

Tiago 2:8

Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:

1 Tessalonicenses 3:12

Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.

Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da.

1 João 4:7,8

Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari.

Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.

Mateus 5:43,44

Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan.

Romanos 15:2

Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.

Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu.

1 João 3:15,16

Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala

João 15:12

Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna.

1 Pedro 4:8

12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:

13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.

14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.

15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.

Colossenses 3:12-15