A Ceia do Senhor

Benedictionezco copa benedicatzen duguna, ezta Christen odolaren communionea? eta hausten dugun oguia ezta Christen gorputzaren communionea?

Ecen gu baicara anhitz, oguibat gara eta gorputzbat: ceren guciac ogui batetan participant baicara.

1 Coríntios 10:16,17

18 Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.

19 Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?

20 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.

21 Segur guiçonaren Semea badoa, harçaz scribatu den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean, ceinez guiçonaren Semea tradituren baita: on çuqueen guiçon harc baldin iayo ezpaliz.

Marcos 14:18-21

2 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)

3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:

4 Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá: eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz.

5 Guero eçar ceçan vr bacin batetara, eta has cedin discipuluen oinén ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz ichucatzen.

João 13:2-5

21 Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.

22 Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.

23 Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:

24 Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.

25 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?

26 Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.

27 Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.

28 Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.

29 Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.

30 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.

João 13:21-30

Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buruä enegatic.

Gálatas 2:20

53 Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan.

54 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean.

55 Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari.

56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.

57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.

João 6:53-57

22 Eta hec alha ciradela, har ceçan Iesusec oguia eta gratiác rendaturic hauts ceçan: eta eman cieçén, eta dio, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza.

23 Eta copá hartu çuenean, gratiác rendaturic, eman ciecén: eta edan ceçaten hartaric guciéc.

24 Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic issurten dena.

25 Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resumán edanen dudan egunerano.

Marcos 14:22-25

14 Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin.

15 Eta erran ciecén, Desirez desiratu vkan dut Bazco hunen çuequin iatera, nic suffri deçadan baino lehen.

16 Ecen erraiten drauçuet, guehiagoric eztudala ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resumán.

Lucas 22:14-16

Eta asteco lehen egunean oguiaren haustera discipuluac bilduac içan eta, Paul minço cen hequin (ceren biharamunean partitzeco baitzén) eta iraun ceçan haren proposac gauherdi arterano.

Atos 20:7

26 Eta hec alha ciradela har ceçan Iesusec oguia, eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta eman ciecén bere discipuluey, eta erran, Har eçaçue, ian eçaçue, haur da ene gorputza.

27 Eta harturic copá, eta gratiac rendaturic, eman ciecén, erraiten çuela, Edan eçaçue hunetaric gucióc.

28 Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan.

29 Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano.

30 Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.

Mateus 26:26-30

4 Bada, ene anayeác, çuec-ere Legueari hil çaizquiote Christen gorputzean: berce, hiletaric resuscitatu den baten çaretençát: Iaincoari fructifica dieçogunçat.

5 Ecen haraguian guinenean, bekatuén affectione Legueaz ciradenéc indar çuten gure membroetan, herioari fructificatzeco.

6 Baina orain Leguetic libre gara, hari hil içanic ceinetan hatzamanac baiquineunden: spirituzco berritassunetan cerbitza deçagunçát, eta ez letrazco çahartassunetan.

Romanos 7:4-6

Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.

1 Coríntios 11:26

Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.

João 6:51

17 Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue çuen artean.

18 Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno.

19 Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan.

20 Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita.

Lucas 22:17-20

Bada, ene anayeác, biltzen çaretenean iatera batac bercea iguriqui eçaçue.

Eta baldin nehor gosse bada, etchean ian beça: condemnationetan bil etzaiteztençát. Eta garaitico gaucéz, nathorrenean ordonaturen duquet.

1 Coríntios 11:33,34

15 Eta halacotz da Testamentu berriaren ararteco, herioa artean iarriric, leheneco Testamentuaren azpian ciraden transgressionén redemptionetan, deithuéc heretage eternaleco promessa recebi deçatençát.

16 Ecen testamenturic den lekuan, necessario da testamentu eguilearen herioa den.

17 Ecen testamentua hilétan confirmatu da, ikussiric ecen oraino eztuela balio testamentu eguilea vici deno.

Hebreus 9:15-17

27 Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren copá indignoqui, hoguendun içanen da Iaunaren gorputzaren eta odolaren

28 Phoroga beça bada batbederac bere buruä, eta hunela ogui hartaric ian beça, eta copá hartaric edan.

29 Ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du, discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza.

30 Halacotz da çuen artean anhitz infirmoric, eta eriric, eta lo daunça anhitz.

1 Coríntios 11:27-30

23 Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia:

24 Eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta erran ceçan, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza çuengatic hausten dena: haur eguiçue ene memoriotan.

25 Halaber copa-ere har ceçan affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur eguiçue, noiz-ere edanen baituçue, ene memoriotan.

26 Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.

27 Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren copá indignoqui, hoguendun içanen da Iaunaren gorputzaren eta odolaren

28 Phoroga beça bada batbederac bere buruä, eta hunela ogui hartaric ian beça, eta copá hartaric edan.

29 Ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du, discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza.

30 Halacotz da çuen artean anhitz infirmoric, eta eriric, eta lo daunça anhitz.

1 Coríntios 11:23-30

Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan.

Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita.

Lucas 22:19,20

23 Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia:

24 Eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta erran ceçan, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza çuengatic hausten dena: haur eguiçue ene memoriotan.

25 Halaber copa-ere har ceçan affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur eguiçue, noiz-ere edanen baituçue, ene memoriotan.

26 Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.

1 Coríntios 11:23-26

26 Eta hec alha ciradela har ceçan Iesusec oguia, eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta eman ciecén bere discipuluey, eta erran, Har eçaçue, ian eçaçue, haur da ene gorputza.

27 Eta harturic copá, eta gratiac rendaturic, eman ciecén, erraiten çuela, Edan eçaçue hunetaric gucióc.

28 Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan.

29 Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano.

Mateus 26:26-29

7 Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa.

8 Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat.

9 Eta hec erran cieçoten, Non nahi duc appain deçagun?

10 Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera:

11 Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?

12 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa.

13 Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa.

14 Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin.

Lucas 22:7-14

Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.

1 Coríntios 10:21

20 Bada elkargana biltzen çaretenean, ezta hori Iaunaren Cenaren iatea.

21 Ecen batbedera auançatzen da bere affariaren hartzera iateracoan: eta bata da gosse, eta bercea da hordi.

22 Ala eztituçue etcheac hetan iateco eta edateco? ala Iaincoaren Eliçá menospreciatzen duçue, eta ahalquetzen dituçue eztutenac? Cer erranen drauçuet? Laudaturen çaituztet hunetan? etzaituztet laudatzen.

1 Coríntios 11:20-22

5 Ecen baldin harequin chartatuac bagara haren hiltzearen conformitatez, haren resurrectionearen conformitatez-ere içanen gara.

6 Haur daquigularic ecen gure guiçon çaharra harequin crucificatu içan dela, deseguin dadinçát bekatuaren gorputza, guehiagoric bekatua cerbitza ezteçagunçát.

7 Ecen hil dena libre da bekatutaric.

8 Eta baldin hil bagara Christequin, sinhesten dugu vicico-ere harequin garela:

9 Daquigularic ecen Christ hiletaric resuscitaturic, eztela guehiagoric hiltzen, herioac eztuela haren gainean guehiago dominationeric.

10 Ecen hil içan dena, bekatuari hil içan çayó behingotz: baina vici dena, Iaincoari vici çayó.

Romanos 6:5-10