Comunidade

Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco:

Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura.

Hebreus 10:24,25

Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.

Romanos 12:16

Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso:

1 Pedro 3:8

Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi.

1 João 4:11

Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.

Romanos 16:17

Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan.

1 Coríntios 1:10

Eta fedez infirmo dena recebi eçaçue, baina ez disputationez iharduquitera.

Romanos 14:1

Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.

Efésios 4:3

Emazte alhargunac ohoraitzac, eguiazqui alhargun diradenac.

1 Timóteo 5:3

Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.

Mateus 18:20

Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:

Romanos 15:5

Eta aralde sinhetsi vkan çutenén bihotza eta arimá cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric çuela, baina gauça guciac cituztén commun.

Atos 4:32

Ecen Spiritu batez gu gucioc batheyatu içan gara gorputzbat içateco, bada Iuduric, bada Grecoric, bada sclaboric, bada libreric: eta guciac edaran içan gara Spiritu ber batez.

1 Coríntios 12:13

Eta perseueratzen çuten Apostoluén doctrinán, eta communicationean, eta oguiaren haustean, eta orationétan.

Atos 2:42

Pierris bada beguiratzen çutén presoindeguian: baina Eliçác harengatic ardura Iaincoari othoitz eguiten ceraucan.

Atos 12:5

Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.

Colossenses 3:14

Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.

1 João 1:7

Eta egun oroz perseueratzen çutén gogo batez templean, eta hausten çutela oguia etchez etche, hartzen çuten bere othorançá alegrançarequin eta bihotzezco simplicitaterequin:

Laudatzen çutela Iaincoa, eta gratia çutela populu gucia baithan. Eta Iaunac eratchequiten ceraucan gende saluatu içatecoric egun oroz Eliçari.

Atos 2:46,47

Hauc guciéc perseueratzen çutén gogobatez othoitzatan eta orationetan emaztequin, eta Iesusen ama Mariarequin, eta haren anayequin,

Atos 1:14

Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean.

Eta baldin çuec Christenac baçarete, beraz Abrahamen haci çarete, eta promessaren arauez heredero.

Gálatas 3:28,29

Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera:

Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.

Romanos 12:4,5

Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.

João 13:20