Consequências dos Nossos Atos

Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari.

Romanos 14:12

6 Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura:

7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala:

8 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira.

9 Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere.

10 Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere.

11 Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan.

Romanos 2:6-11

Eta ezta dohaina bekatu eguin duen batez sarthu içan den gaucá beçala: ecen hoguena offensa batetaric sarthu içan da condemnationetan: baina dohaina, da anhitz offensataric iustificationetan.

Ecen baldin baten offensaz herioac regnatu vkan badu, anhitzez areago iustitiazco gratiaren eta dohainaren abundantiá recebitzen dutenéc vicitzetara regnaturen duté Iesus Christ batez.

Romanos 5:16,17

Ezteçaçuela iudica, iudica etzaiteztençát.

Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue.

Mateus 7:1,2

Baina badiotsuet, eçen guiçonéc erran duqueiten hitz alfer guciaz, contu rendaturen dutela iudicioco egunean.

Mateus 12:36

Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge

Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.

Hebreus 4:12,13