Convicção

Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano

Atos 1:8

Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu.

1 Tessalonicenses 2:4

Çuec çarete munduco arguia. Ecin estal daite ciuitate mendi gainean iarria.

Eta eztute iraichequiten candelá eta hura eçarten gaitzurupean, baina candelerean, eta argui eguiten draue etcheco guciey.

Hala argui begui çuen arguiac guiconén aitzinean, çuen obra onac ikus ditzatençat, eta glorifica deçaten çuen Aita ceruètan dena.

Mateus 5:14-16

Çuen conuersationea duçuelaric honest Gentillén artean çueçaz gaizquiguilez beçala minço diraden gaucetan, ikussi dituqueizten obra onetaric glorifica deçatençát Iaincoa visitationeco egunean.

1 Pedro 2:12

Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa,

Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala.

Efésios 6:19,20

Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren.

Romanos 1:16

Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren glorián Aingueru sainduequin.

Marcos 8:38

Orduan ihardesten çuela Pierrisec eta berce Apostoluéc erran ceçaten, Lehen obeditu behar da Iaincoa ecen ez guiçonac.

Atos 5:29

Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.

Atos 4:13

Gauça hauc denuntiaitzac, eta ari adi exhortatzen eta reprehenditzen authoritate gucirequin: nehorc ezeçala hi menosprecia.

Tito 2:15

Ezaicela bada ahalque gure Iaunaren testimoniageaz, ezeta niçaz, bainaiz haren presonér: baina aicén participant Euangelioco afflictionetan, Iaincoaren puissançaren araura:

2 Timóteo 1:8