Crianças

Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:

João 1:12

Ecen creaturác desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen.

Romanos 8:19

1 Ordu hartan berean ethor citecen Iesusgana discipuluac, cioitela, Nor da handiena ceruètaco resuman?

2 Eta deithuric haourtchobat beregana Iesusec, eçar ceçan hura hayén artean.

3 Eta erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin conuerti ezpaçaitezte, eta haourtchoac beçalaca ezpaçaitezte, etzarete sarthuren ceruètaco resumán.

4 Norc-ere bada bere buruä humiliaturen baitu haourtcho haur den beçala, hura da handiena ceruètaco resumán?

Mateus 18:1-4

Eta hec erran cieçoten, Sinhets eçac Iesus Christ Iauna baithan eta saluaturen aiz hi eta hire etchea.

Atos 16:31

Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac.

Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.

Marcos 10:13,14

Haourtoác, beguira çaitezte idoletaric. Amen.

1 João 5:21

Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin:

1 Timóteo 3:4

Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey.

Mateus 11:25

Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó.

Colossenses 3:20

5 Eta ahanci çaiçue exhortationea, ceinec çuey haourrey beçala erraiten baitrauçue, Ene haourrá, ezteçála menosprecia Iaunaren gaztiguä, eta eztaquiála gogoa falta harçaz corregitzen aicenean.

6 Ecen maite duena Iaunac gaztigatzen dic, eta recebitzen duen haour gucia cehatzen dic.

7 Baldin gaztigamenduric suffritzen baduçue, Iaincoa bere haourrey anço presentatzen çaiçue: ecen cein da haourra aitác gaztigatzen eztuena?

8 Bada baldin gaztigamendu gabe baçarete, ceinetan participant baitirade guciac, beraz bastard çarete eta ez seme.

9 Eta gure gorputzén aitác gaztigari vkan ditugu, eta reuerentiatan eduqui ditugu: ezgaitzaitza spirituén Aitari vnguiz suietago içanen, eta vicico baicara?

Hebreus 12:5-9

Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura.

Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.

1 João 3:2,3

Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela.

Romanos 8:16

Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.

Mateus 18:10

Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.

2 Timóteo 2:22

Eta Iesus auançatzen cen sapientiaz eta handitzez, eta gratiaz Iaincoa baithan eta guiçonac baithan.

Lucas 2:52

Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.

Efésios 6:4

Baina Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourtchoac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá.

Mateus 19:14

Ecen guciác Iaincoaren haour çarete Iesus Christ baithango fedeaz.

Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue.

Gálatas 3:26,27

Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.

2 Timóteo 2:2

Bada gaztigu guciac ordu berean eztirudi bozcariotaco dela, aitzitic tristitiataco: baina guero iustitiazco fructu baquezcoa rendatzen draue harçaz exercitatu dirateney.

Hebreus 12:11

Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala.

3 João 1:4

ohatsu dirade baquea procuratzen dutenac: ceren hec Iaincoaren haour deithuren baitirade.

Mateus 5:9

Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát.

Colossenses 3:21

Eta erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin conuerti ezpaçaitezte, eta haourtchoac beçalaca ezpaçaitezte, etzarete sarthuren ceruètaco resumán.

Norc-ere bada bere buruä humiliaturen baitu haourtcho haur den beçala, hura da handiena ceruètaco resumán?

Eta norc-ere recebituren baitu hunelaco haourtchobat ene icenean, ni recebitzen nau.

Mateus 18:3-5

Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan içateco: baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita.

Romanos 8:15

Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen.

1 João 3:1

Scribatzen drauçuet, haourtoác, ceren çuen bekatuac barkatu baitzaizquiçue haren icenagatic.

1 João 2:12

Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.

1 Timóteo 5:8

Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade.

Romanos 8:14

Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da.

Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)

Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean.

Efésios 6:1-3

Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço:

Efésios 5:1

Eta haourtchobat harturic eçar ceçan hayen artean, eta hura bessoetara harturic, erran ciecén,

Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau ni recebitzen, baina ni igorri nauena.

Marcos 9:36,37

Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac.

João 21:15